Txerria nola hiltzen zuten
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Etxez etxe txerriak hiltzen ibili zen. Txerria nola hiltzen zuten kontatzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:01:54
- Erref: LUL-010/014
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Baserria » Baserriko lanak » Abere-hiltzea
Transkripzioa
-Ze etxez etxe, txerri hiltzen?
-Txerri hiltzen bai. Ez zan txukun eingo izango baiño guk pixkat jakin ta bestek hainbeste ez, ta segi.
-Nola hiltzen da ba txerrie hola...
-[...] bestela bi launek hiruk eutsi, mahaiyen gaiñea botata, [...] ta buru honela ta da! Sartu labana, gantxua lepotik heldu ta gantxuan [...] aurrea alde in burua alde in sartu labana ta odola txorroka botatzen zun ta beno, belaxe hiltzen zan.
-Odola ze, balden batea jasoko zenduen?
-Bai noski, baldea hua, ta [...] nahastu, bestela goortu itten zan seittun, ta nahastu nahas ein ta geo [...] itteko.
-Eta behin mahai gaiñen odolustutzen, odolustutzen zanian?
-Orduan itten gendun erre.
-Bertan?
-Bai, [...] jarri, ta jota lasto puxka bat o zoze sagarra bota gaiñea ta su eman ta erre ta, hola azala puskat erre iten zayon garayan, ordun berriz mahaiye gaiñea. Ordun tripak atea.
-Zertako erretzen zan ba?
-Azala erretzeko ta illiak eta erretzeko. Bestela batzuk jesukriston illia izaten zuen ta.
-Urdaia gortzeko're ez zan esaten?
-Beno, goortu, geo kanpuan jarrita're urdaia goortzen zan, bai beti goortzen zun erreta, goortu itten zun, bai hori bai baiño, [...]
-Ordun erre ta berriz'e mahai gaiñea iyo?
-Bai.
-Sasoia beharko zan.
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!