Larraul (Gipuzkoa)

Goserik ez zuten pasa

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Irazu Azkue, Joxe

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LUL-010-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Goserik ez zuten pasa. Txerria, babarruna eta taloa izaten zuten etxean. Orduan dena ona iruditzen zitzaien. Sardina zaharrak ere izaten ziren. Inor enteratu gabe hiltzen zuten txerria etxean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Goseik pasa zenduen, garai haitan?
-Ez, behin'e ez gendun goseik pasa, zeoze [...] izaten gendun. [...] jenealean, urten txerri [...] hiltzen zien, ta zerri haundik, ta [...] puxka bat zeatu, baarruna eltzeka baarrun eosi, han beste [...] puska bat'e bai, ta [...] plateka baarrun jan, ta geo urdaia. Honbesteko zea, urdai puska. [...] Hua platean jarri ta, ogiyakin o taluakin o zanakin zaka-zaka-zaka-zaka eitten gendun, urde zui-zui-zuiya [...], ordun dana ona, pixkan garaian dana ona izaten da.
-Ordun ez zan kolesterolik.
-E?
-Ez zala kolesterolik.
-Ez ez ez, arrastoik ez izaten zanikan'e ta, hua jaten genun ta beno, goseik behin ez. Ez goseik ez, hola goseik ez, ta geo beno, geo ama ta hor behera juten zian garaien handikan'e zeoze ekartzen zuen ta geo, sardiña zaharra beste mordoxka bat ekartzen zen ta, beno segi, bat ez bada bestia ta.
-Erdibana ingo due sardiña zaharra.
-Besteenetik puxkatian bai. Ta, erditik moztu, ta isats aldia nahi, batai ta, bestia buru aldia [...]
-Ta, urdaia esan dezu zuk baiño, txerri baten urdaia azkar bukatuko zan, bigarren txerriik ez al zenduen hiltzen etxen?
-Bai, bai bai, bi hiru igual, txerrik.
-Baiño ordun galazita ez al zeon?
-Baiño, ixilik hiltzen giñun, ixilik, bueno.
-Ta nola akatzea ba, txerriya ixilik?
-E, zea, ta ze uste dezu, hemen [...] txerriya zenek hiltzen zun ta ez zun? Iñoa txispazoik eman be, ez zeon iñor, ez zan, ez zan ez zan enteatzen, hilda zeatu ta sartu zean kutxapien ta kitto.
-Ze burun mazoakin jota o hola?
-Burun mazoa askotan bai burun mazoakin ta, bai. Geo bestalde bai txerriyak zenbat denboa izaten du ba bai behin labana sartu ezkeo pixkaten kurrinka pixkat iten du baiño, ba, [...] geo nik'e bai, txerri asko hil nun nik'e, [...] txerri asko, hemen ta atzian ta [...], Milan etxen'e bai ta.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia