Larraul (Gipuzkoa)

Arrazionamendua zer banatzen zuten

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Irazu Azkue, Joxe

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LUL-010-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Herrira (abastos) janaria entregatu behar izaten zen. Ez zuten eramateko gauza handirik. Errazioan olioa eta horrelakoak banatzen zituzten. Bertako nagusiek banatzen zuten. Ezti koloreko azukrea ere eta boniatoa ere ematen zuten. Ogia gogorra izaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta bestela, karo herria entregatu in behar izaten zian ba, armak ta...
-Bai, bai, hala zan orduan entregatu biharra izaten zan.
-Izkutatzen'e ibiliko ziñaten.
-Bai, izkutatzen, ze izaten zan eamateko're, ez gendun gauza haundiik izaten eamateko're, justu-justu gauzak, etxian jan ta, ze eamateko [...] eongo zan eamateko, nehikua izango zan, bai. Geo zea're, raziyua're partitzen oliyua ta honbeste zea ta hua partitzen e ibiltzen zian, ta hua zortzi eunian o hamabostian behin o [...] zeatzen zuen, partitzen zuen, ta, Txunbei ta, Txapartegi ta, Usandizaga ta, hoik zien hor, jefe, hemen bertakuek eta.
-Kartillakin jun behar izaten zenduen?
-Ba, ba bestela [...] Hiru lau bat [...] klase eukitzen zitun, ta jende asko xamar zan tokin pote haundiya ta, txikiya berriz zea pote ttikiyakin ta, ba bakoitzak be raziyua.
-Ze jasotzen zan razionamentun? Ze izaten zan.
-Oliyua jenealian. [...] oliyua. [...] gaiñontzian gauza asko, hor, eztait [...]
-Azukrek o, kafek o zigarrok o...
-Azukria bai, azukria're ba zea dao, bestia, eztikoa're gozo-gozo-gozoa izanik'e harek ze izen zun, hura aldin behin partitzen ekarri iten zituen, [...] Gozatzen zun horrek, gozatu itten zun, baiño oain ze klase izango zan, ze indakua, [...] al zana. Al zana ekarri bihar, bai.
-Patatea entregatu ta boniatoa eman?
-Baita're, bai, boniatoa txarra huan hua're, txarra, baiño, agindu itten zuen ta, in in bihar, bestela multa o zoze izango zan!
-Ta ogik e ematen zizkizuen razionamentun? Esan dezu ba leheno, gor hoiek.
-Bai, gorrak bai, [...] o haundixouak, goor-goor-goorrak. Hue jateko moukoa're... jateko moukoa're bueno, beak'e ez zien lotsatzen, hua partitzia, ez zien lotsatzen hori dek marka hoi!
-Hoiek ez al zian izaten 'primerakok' eta 'segundakok' eta... 'tercerakok' eta...
-Bueno, ez dakit harekin, ez det uste hue argi, 'primera' ta 'tercera' bat'e ez zan hue ta, hue bat'e ez... Ta nik esaten det, hua partitzia ez lotsatzia hoi dek marka hoi! Ez lotsatzia... holakoxe legiak zien ordun ta! Ze iñik ez!

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia