Larraul (Gipuzkoa)

Asteasuko 'Pello Errota'rengana

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Irazu Azkue, Joxe

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LUL-010-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Nafarroatik irina ekartzen zutela uste du. Asteasun bizi zen Pello Errota bertsolaria. Hara ere joaten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta illuntzian bestelako kontrabandoik izaten zan?
-Nola?
-Bestelako kontrabandoik? Hemendik Naparroa urruti.
-Ba, Naparrotikan'e uste det, handikan'e zeoze iriña inda ekartzen zala uste det baiño ordun ez da Naparroa eztakit ze izango zan, handikan'e uste det ekartzen zala garie, gariye eaman ta iyota o hemen iyotzeko pulamentu haundiik ez ta, geo bestia errota zea zan hor, Astisun Pello Errota, zuk Pello Errota aitzia're izango dezu, bai, bersolaya ta, [...] haretxen etxe hartan zan beste zea, zuk Konportako buelta're zein dan jakingo dezu hoi, Konportako buelta Konporta zein dan ez dakizu, hor Villaonatikan geo [...] behera abittu ta, lehendabiziko zean, hola buelta ezkerreta don estu estu bat badao ba, aldamenian fabrika haundi bat dauka, ba harren hangua dan tokiya hartan han in zan baserriya, hua zan Konporta, ta aldamenian Konporta Txiki, ta han zan errota, Pello Errota, bai. Hara askotan juten giñan gu zeara, errota.
-Gauez?
-Ez, geo libratu ta geo're bai, libratu ta geo're, bai, bai. Ba gaiñontzen hola, iriña zeatzeko ta, ez zan zea nahikua, nahiko izaten zan, [...] nunbaittetik jan biharko zan ba, ta ez ez hola zeatzen, ez [...] asko kaso itten zuenikan. Zea're, noabaittea eamatea eo zea akaso eingo zuen baiño ez, etxeako aiña're ez zen bela ekartzen! [...] ez zen bela ekartzen, bueno ba!

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia