Larraul (Gipuzkoa)

Alkizako errotara zaldi gainean

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Irazu Azkue, Joxe

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LUL-010-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Artoa zaldi gainean hartzen zuten eta Alkizako Urruzolako errotara joaten ziren. Bertan, txanda itxaroten egon behar izaten zuten, eta ondoren etxera bueltatu. Hango nagusia gizon handia zen eta ez zien gauza handirik kentzen errota erabiltzeagatik. Mutil taldea biltzen zen bertan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-[...] attu giñan ta, talua jan bihar, ta, [...] errota, ta artua hartu zaldi gaiñian, zakua artua, ta hara jun ta kriston pilla, ta iriña in arte, han kolan.
-Urruzolan?
-Urruzolan, Urruzulana zan, hoi da, hoi zan Urruzula atzian pixkat beheraxeo errota, eztait oain hor errota o, eztait ze [...]. Ta, han ta, [...] exeita o etzanda jarri bi ordu pasa giñun nik han, eon in bihar txandan, ta beno, zea iriña iten zun garayen, zaldi gaiñian hartu zea, iriña ta etxea.
-Amak bokadilloa prepatuko zizuen harea juteako.
-Bai bai, tarten uste det etortzen giñala uste det etxea zeoze jateko eamateko're, ta hartu jana ta bokailloa hartu ta berriz'e korrika hara, txanda zaitzea.
-Ordun'e lakaia o zeoze kenduko zizuen bertakok?
-E? Zea, hango nausiya gizon haundiya zan, bai, haundiya, Mantalio, haundiya gizona ta bueno, hue zan harek illuntzian alde itten zun etxea ta semiak, handikan harek ez zuan gauza haundiyaik handik kentzetik'e, ez zeon zeaik ba...
-Han ze juntatzen ziñaten mutil koskor kuadrilla?
-Mutil koskor kuadrilla, bai, bai. Mutil koskorrak gu orduako pixkat goortuk'e bai iual izango giñun, hamabost bat urte hamasei bat'e iual orduako [...], bai.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia