Larraul (Gipuzkoa)

Soldaduak normal jantzita ibiltzen ziren

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Irazu Azkue, Joxe

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LUL-010-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Soldaduek ongi jokatzen zutela dio, ez zuten lapurretarik egiten. Normal jantzita joaten ziren. Armengatik antzematen zitzaien soldaduak zirela.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta, nolakok zian soldadu hayek? Zuei nolakok iruitzen zitzaizkizuen o?
-Gu, gu ondo, ez ziguen eze zeaik itten, ez zen zeaikan.
-Lapurretaik ta ez zuen iten?
-Ez, ez, ez, ez, hemendik ze eaman bihar zuen?
-Oillaskon bat o, arrautzan bat o.
-A, bai, ai, ez zian gauza asko izango, hor'e beste [...] oillasko mordoxka bazan ta, eztait hala izango zan behintzat, [...] etxe hartan bertan zeola jota herittuta, ta oillaorra ekarri ta, beste lumak eta kendu, ta erre ta bertan jan izan zuela seituan, behintzat bakit, oin eztakit bazian, bai. Gaiñontzian ba, bai nahi izan duna, hemen hemen'e ze izango zan eamateko, etxeako gutxi ta, ze izango zan, hutsa.
-Ta nola jantzita ibiltzen zian soldadu haiek?
-Beno, hemengo jantzi klasia.
-Normal jantzita?
-Bai, normal jantzita.
-Ez zuen hola soldadu jantziik eta?
-Nik eztait! Nei ez zait behintzat akordatzen ta...
-Txapela o, galtza berde kakik o...
-Ba ez ez det uste oain bezelako zeaik izaten zanik ordun.
-Maonezko galtzak eta...
-Bai, bai bai. Ta kartutxera ta eskupeta bizkarrian ta kitto. Bai.
-Ordun jazkeratik bakarrik ez zan antzematen bat soldadua zala o, ez zala o.
-E?
-Jazkeratik ez bazemakin armaik o kartutxeraik?
-Ez, arma ibiltzen zuen ta handikantxe antzematu bihar gaiñontzian jantziyatik beira [...] jantzi difeenteikan izaten zuenikan'e, [...] zortzi urte nittun ta, ba.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia