Gernikako plazara ume-umetatik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan KOR-001-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 27a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: KOR-001/016
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Ni plazara joate nintzen ta baten piper pillua saldu nauen ba. Piperrak ordun asko egote zien ta, ta ama etorri zen errekaduk eitten baia egon bihar izan gendulez, gauza haundixe zan orduen. "Bazkarie jangou" diru emonotzonien amari piperrena "diru asko hartu zu". Juate nintzen han ni piperrak e aittek lantzin behin ta aitte ez doienien paretan nintzen persona ezagun baten onduen edo tia Marselinen ondoan edo.Ta ama etorri zanien: "ama beittu zenbat diru hartu [...]" ta emon notzon. Amak e "bazkaixe jangou gaur Gerniken" ta orduen e ez dakit ze jan gendun ahaztute dau baia gauza haundixe orduen. Halantxenik zan bizimodue ta...
- Eta plazara ze genero bajatzen zenduzen ba?
- Plazara, baten basaten nin itzela! Buruko otzala, piper sikuak bebai ta piper sikuak saldu neuzen. Orduen denporan ez dakit bost peseta izen bazan zientue edo. Neska gaztetxue ni ta juan nitzen ta ez zan egon tia Marseliña, [...] zan tia, ha ez zanien egon beste baten ondoan pare nitzen, beste ezagun baten ondoan. Ta harek esan ezten ba zera baten "araiño piperragaitxik ez emon uma, ez emon uma" bixak [...] ta gero berak emon. Ta gero berak emun, nik negar itte neuan haixe, haixe traisiñoa iztelako. Gehixau han andre ezin, haren ondoan ez nitzen parau gehixau.
-Ez?
-Ez, ez gero berak emon ta niri ez emon eza. Ta igual etorte giñen, saldu ez ta, ta arin atzera gehixaun billa. Oin ya ez orduen, burukotza, piper sikue ta... baiña ostantzeko gauzek aittek eruate ebazen karroan, guk orduen be astoa ta karroa barruteixen. Beste askok burdixetan. Genero guztixe sagar-sasoie, sagarra ikoa dauenien be buruen hartun hotzadie ta, taberna barrik hotzadi buruen ta, taberna barriko besoan bebai ezta lantzien behin, taberna barriko zubixa gañien deskantzue, deskantzu haundixe hartzen ta ostabe Gernikara arte. Ta saldu itte genduzen, oin halan ez da.
Egilea(k): Oihana Lado
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!