Bittori Zarrabeitia Lauzirika
Kortezubi (Bizkaia) (1926-2021)
Biografia
1926an jaio zen Barrutia auzoko Piperrene baserrian. Bere aita, Piper, Larrabetzuko Basatxe baserritik (gaur egun jausita dago) etorri zen Barrutira familiako etxera morroi lanetara; ama Muxikako San Romanekoa zen, Besangizekoa. Bost neba-arrebatatik laugarrena da bera. Umetan Gernika-Lumoko karmeldarretara joan zen eskolara eta josten ikastera; tarte horretan 2-3 hilabetez Kortezubiko eskolan ibili zen. Umetan izekok-eta zuten dendako errekaduak eramatera errekadista beharretan ibili zen eta bertarako jenero bila joaten zen Gernikako dendetara. Ezkondu aurretik jantzigintza ikasi zuen hiru hilabetez. Beti aritu izan da baserriko eta etxeko lanetan. Barrutia auzotik beti izan dute Gernika-Lumorako joera (Kortezubirako baino gehiago), Gernikatik kilometro eskasera dago-eta. Hori dela, bertan bizi izandako kontu ugari kontatzen ditu. Auzo bereko Barrutibaso baserriko Bizente Mendioleagaz ezkondu ostean bertara joan zen bizitzera, eta hiru seme-alaba hazi zituzten. Bere biloba da elkarrizketatzailea.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
KOR-001 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
KOR-002 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
KOR-005 | 2004 | Fondo partikularrak | Estiñe Astorkia - Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute