Kortezubi (Bizkaia)

Eskolara amama hil arte; gero, etxeko lanetan

Eskolara amama hil arte; gero, etxeko lanetan <p>Bost neba-arreba izan ziren. Baina ahizpa gazteena seme-alabarik ez zuten osaba-izeko batzuekin hazi zen. Bera etxean gelditu zen hiru nebarekin; hori dela eta, behar asko egin behar izan zuen. Amama ere berak jagoten zuen gaixo zegoenean, hil ere bere aurrean hil zen; amama hil zenean, 12 urte zituen, eta ez zen eskolara bueltatu. Bere nebak, ostera, gaueko eskoletara joan ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan KOR-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bost neba-arreba izan ziren. Baina ahizpa gazteena seme-alabarik ez zuten osaba-izeko batzuekin hazi zen. Bera etxean gelditu zen hiru nebarekin; hori dela eta, behar asko egin behar izan zuen. Amama ere berak jagoten zuen gaixo zegoenean, hil ere bere aurrean hil zen; amama hil zenean, 12 urte zituen, eta ez zen eskolara bueltatu. Bere nebak, ostera, gaueko eskoletara joan ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zuek zenbat neba-arreba, bost?
- Bost neba-arreba. Baia ni jaixo nitzenien, tio-tiak —Ameriketik etorri zienak— eurek gure izen eben ni hartun. Ta nire amumak esan otsien /esantzien/: "Ez, hau eskatute dau". Ze nire aittebitxi ta amabitxi zien Madarixenekoak, ta harek Madarixenekoak etorri zien Munittibarretik. Ta ez dauen lez euki umerik, nire ama ekusi euenien familixe izeteko dauana, "Ene, ez dekogu besoatakorik ta geuri emoixu". Ta gero amumak ez zien emon gure izen tio-tiari ni, ba, hurrengoa emongo otsiela ta. Ta halantxek emon otsen /emontzen/ hurrengoa, tia Gregori. Ta gero, tia Gregori jaixo zanien, nire ama gaixotu in zen —parto txarra edo—, ta harei emon otsien /emontzien/ ha umie. Ta hantxe hazi zen, tia Gregoria, gure aldien elegante hazi zen. Ni "la esclavita de Piperrene". Hiru neba euki nauzen zaharrauak ta aiztie, ba, señoritte alboan tio-tiakaz. Ta Karmelittetara joan nitzen ni amuma bizi zan artien. Nik haimaka urte dekotezela hil zan amuma. Ta neu hasi [...], neu jaboten amuma kuartuen. Ta amumak: "Bitori, ointxe errezau niri hiru Abemarixe, hiru Abemarixe", ta amuma errezetan ta neu be errezetan, ta amumak halakon baten "aaa" halakoxe zer bat ein osten /eisten/ ta amuma hil. Neu bakarrik nauela. Ta gehixa ez nitzen juan eskolara. Gero [Mugan] jakin eben lez /jakibelez/ nire ama gaixoa dana, amari laguntzen edo, [aldato] moduen, lapikotxoa hartun ta eruaten neuen tia Gregoriari. Ha etzie bat zan dana, ta kortatik bueltan tia Gregoriari erakusten, tia zaharrari: "Tia, honeri sartuko dotsat /sartukotzat/ azie?" edo "honeri hau eingo dotsat /eingotzat/?" edo "zelan da hau?" edo. Ze tiak astirik ez [...] dendiaz etorteko ta. Ta gero, jakitzen eben lez /jakitzebelez/ mojak ama gaixoa dekotena, jostie egoten zanien, botaten nenduen, eskolie nehikua dekotela ta. Orduen denporan! Ta nire nebak gabeko eskolara ibili zin Gernikera, ta ni, ba, hasiko nazela ta oin be amesetan eitten dot, beti hasteko. Ta nire aiztie, besapien libruek eta beste alderdixen nobixoa, ondiñok ikasten beti.

Egilea(k): Oihana Lado

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia