Kortezubi (Bizkaia)

Gernikako bonbardaketako kontu ugari

Gernikako bonbardaketako kontu ugari Gernikako bonbardaketa hasi zenean, itaurrean zebilen bere neba batekin. Bermeotik etorri ziren aireplanoak trenbidetik, baxu-baxu, eskopetarekin harrapatzeko moduan. Lehenengo bonba Errenteria auzoko zubian bota zuten, baina ez zuten apurtu. Bere ama Gernikan egon zen plazan; eta, goizean aireplanoak ikusi zituenez, etxeranzko bidea hartu zuen. Babeslekuetan sartu zen jendea ere hil zen, bertara ere bonbak bota zituzten-eta. Gorpuak zeintzuk ziren jakin gabe palekin batu, eta kanposantura eraman zituzten. Soroan harrapatu zuen bonbardaketak eta bere nebak ganaduak hartu eta handik alde egin zuen alboko baso batera; bera, ostera, bertan gelditu zen beldurrez. Miliziano batzuk azaldu ziren eta zubipean sartu zuten babesteko; bertan egon zen iluntzera arte. Amamaz arduratuta egon zen, baina bere amama kobazulo batean babestu zen. Barrutiko etxe guztiak bete ziren Gernikatik alde egindako jendez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan KOR-001-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gernikako bonbardaketa hasi zenean, itaurrean zebilen bere neba batekin. Bermeotik etorri ziren aireplanoak trenbidetik, baxu-baxu, eskopetarekin harrapatzeko moduan. Lehenengo bonba Errenteria auzoko zubian bota zuten, baina ez zuten apurtu. Bere ama Gernikan egon zen plazan; eta, goizean aireplanoak ikusi zituenez, etxeranzko bidea hartu zuen. Babeslekuetan sartu zen jendea ere hil zen, bertara ere bonbak bota zituzten-eta. Gorpuak zeintzuk ziren jakin gabe palekin batu, eta kanposantura eraman zituzten. Soroan harrapatu zuen bonbardaketak eta bere nebak ganaduak hartu eta handik alde egin zuen alboko baso batera; bera, ostera, bertan gelditu zen beldurrez. Miliziano batzuk azaldu ziren eta zubipean sartu zuten babesteko; bertan egon zen iluntzera arte. Amamaz arduratuta egon zen, baina bere amama kobazulo batean babestu zen. Barrutiko etxe guztiak bete ziren Gernikatik alde egindako jendez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia