Jaurrieta (Nafarroa)

Euskara galzorian Jaurrietan

Gurasoek euskaraz egiten zuten eta eurek ere bai umetan. Senarra ere euskalduna zuen, Aezkoakoa, eta ia dena euskaraz egiten zuten. Eaurtan hiru euskaldun geratzen dira bakarrik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gaztezutu keen herrian uskara xardokitzen zenuen? Adiskideekin, haurra zinenian?
- Haurra nintzanian bai.
- Beti euskarara?
- Haurra nintzanian ikasi ginixun [gehiago], porke aitatamek xardokitzen baitzien uskera.
- Aetzekin zer xardokitzen duzue?
- Ez.
- Barkatu, "a ver si hablaba con los vascos."
- "Con los aezcoanos. " Aetzekin.
- "Sí, y el marido era vasco también, y casi todo hablabamos..."
- "Pero les conteste en vasco, en vasco madre. En castellano no le hace falta..."
- Uskarara, uskarara.
- Bai, senarra zinuen aezkoatik eta xardokitzen zuen anitz uskera. Eta harekin xardokitzen baiginuen. Hoek ez zixien ikasi. Umeek ez zixien /etzixien/ ikasi nahi izan, baia guk guhauren artean xardokitzen ginixun uskera... anitz!
- Beti?
- Eta orai ya ez xardokitzearekin... erdia ahatzerik, erdia ahatzerik.
- Deuse. Eta bada keen herrian bertze uskaldunik zutaz aparte?
- Ez, etxu. Salbador Karrika eta...
- Bere arreba?
- ... etxu berzerik.
- Bertzerik ez?
- Ez, ez.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia