Gerra sasoiko bizipenak: jateko eta arroparik ez, etxeak hutsik, beldurra...
Hizlaria(k):
Egiguren Bereziartua, Frantziska
Arriandi auzoan jendeak alde egin zuen etxeetatik, dena bertan lagata. Amak Oromiño auzora bidali zuen, senideengana, baina han ere etxea hutsik aurkitu zuen. Beldurra pasa zuen bidean. Etxe handi baten ondoko gerezi-arbolan tripa eta poltsikoak bete zituen gereziz. Etxea hutsik zegoen. Norena zen eta barrutik nolakoa zen azaltzen du. Bidean hutsik aurkitu zituen etxe guztiak. Etxe bateko arropak hartu zituzten, ez zeukaten ezer eta. Jendea etxeetara itzuli zenean, auzoko lapurrak zirela esaten zuten. Beraiei txerria eta bizikleta ostu zizkieten. Bi bandoen erdian zeudenez, gaua pasatzera Mallabienara joaten ziren. Teila-lantegia zegoen han. Umeek oilo-tokian egiten zuten lo eta nagusien kanpoan.
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2012(e)ko martxoaren 02a
- Iraupena: 0:07:32
- Erref: IUR-040/025
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ekonomia gerra garaian , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ondasunen galera
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!