Frantziska Egiguren Bereziartua

Iurreta (Bizkaia) (1924-2018)

Biografia

Arriandi auzoko "Tanborrenekua" etxean jaio zen 1924an. Gurasoak bertakoak izan arren, alde bietako aitonak gipuzkoarrak zituen. Sei neba-arreba ziren, baina lehengusu bat ere beraiekin batera hazi zen, umezurtz geratu zelako. Arriandin bertan ibili zen eskolan. 13 urterekin Durangoko Legorburu medikuarenera joan zen neskame. 17 urterekin Durangoko "Amilibia y De La Iglesia" estanpazio lantegian hasi zen lanean eta sei urtez jardun zuen bertan. Kaleko bizia egiten zuen. Jesus senarra berak lan egiten zuen lantegian has zedin konbentzitu nahi izan zuen, baina honek nahiago izan zuen mendira joan artzain lanetara. Eta, hala, ezkondu ostean artzaintzatik bizi izan ziren. Jesus senarra Zornotzakoa zen eta ezkondu ostean Eubako Belaustegi auzoan errentero gisa jarri ziren bizitzen. Udan Belatxikietan egoten ziren ardiekin, Miña baserrian, eta neguan Eubara jaisten ziren. Zornotzan baserriren bat alokatzen zuten urtero ardiak edukitzeko bildotsak jaiotzeko garaian. 11 seme-alaba izan zituen, baina zazpi atera ziren aurrera.

Zintak

KodeaDataProiektua
IUR-040 2012 Zornotzako ahotsak
IUR-041 2012 Zornotzako ahotsak
IUR-042 2012 Zornotzako ahotsak
IUR-043 2012 Zornotzako ahotsak
IUR-044 2012 Zornotzako ahotsak
IUR-045 2012 Zornotzako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Etxean beti euskaraz Bideoaren ikonoa
2 Pepe `Tanbor´en etxean jaioa Bideoaren ikonoa
3 Arriandin hazi Bideoaren ikonoa
4 Arriandiko eskolako maistrak Bideoaren ikonoa
5 Gerra sasoiko bizipenak: familia sakabantuta, Arriandiko maistraren eskutitza... Bideoaren ikonoa
6 Neba kartzelatik "Trabajadoreetara", eta gero errekete Bideoaren ikonoa
7 Senide guztiak bizirik gerratetik Bideoaren ikonoa
8 Arriandiko baserria: etxebizitzak, lurrak... Bideoaren ikonoa
9 Amama Berriatura eta ama Zuhatzura, ortuariak saltzera Bideoaren ikonoa
10 Gerra sasoiko elikagai eza, beldurra eta debekuak Bideoaren ikonoa
11 Gerra sasoian "Historia sagrada" irakurri zuen Bideoaren ikonoa
12 Gerraostean krisia; zakuekin egindako arropak Bideoaren ikonoa
13 Gerra sasoiko bizipenak: aita eraman, etxeak hustu, hildakoak... Bideoaren ikonoa
14 Gerra sasoiko bizipenak: jateko eta arroparik ez, etxeak hutsik, beldurra... Bideoaren ikonoa
15 Auzokoen arteko tirabirak, gerraren eraginez Bideoaren ikonoa
16 Auzoko lagun bati mutil batek egindako erasoa Bideoaren ikonoa
17 Durangoko eta Gernikako bonbardaketak; egunkariak gorde zituen Bideoaren ikonoa
18 Aita arrantzan trebea; etxe aurrean arrainentzat putzua Bideoaren ikonoa
19 Nebari arrain-hezurra trabatu zitzaion Bideoaren ikonoa
20 Gernikako bonbardaketaren inguruko bizipenak Bideoaren ikonoa
21 Kaza hegazkinak tirokatu zuenekoa Bideoaren ikonoa
22 Inguruko mutil bat bonba botata hil zuten, soroan zebilela Bideoaren ikonoa
23 Durangoko bonbardaketak; hegazkinetik botatako eskuorriak Bideoaren ikonoa
24 Gerra hasieran soldaduekin gertatutakoa Bideoaren ikonoa
25 Francok Durango bonbardatu ostean, kartzelan zeudenak fusilatu zituzten Bideoaren ikonoa
26 Gerraren inguruko kantapaperak Bideoaren ikonoa
27 Francoren itzulera kontatzen duen kanta Bideoaren ikonoa
28 Gerra sasoiko aldizkariak Bideoaren ikonoa
29 Etxeko ugazabari errenta Bideoaren ikonoa
30 Iturrira arropa garbitzera Bideoaren ikonoa
31 Fabrikan zauritu eta Legorburu medikuarengana Bideoaren ikonoa
32 Lehengusua gerratean panteoiak egiten Bideoaren ikonoa
33 Bere neba eta Serrano medikua nola libratu ziren fusilatzetik Bideoaren ikonoa
34 Legorburu medikuarenean neskame Bideoaren ikonoa
35 Edozein lanetan moldatzekoa izan da Bideoaren ikonoa
36 17 urterekin Amig lantegian hasi zen lanean Bideoaren ikonoa
37 Emakumezko eta gizonezkoen lanak Amig lantegian Bideoaren ikonoa
38 Frankismoko debekuak eta zigorrak Bideoaren ikonoa
39 Lantegiko makinaren arriskuak Bideoaren ikonoa
40 Amig lantegian, "hebillak" egiten Bideoaren ikonoa
41 Senarrak nahiago izan zuen artzain lana fabrika baino Bideoaren ikonoa
42 Senarraren familia abereekin ohitutakoa Bideoaren ikonoa
43 Ahuntzak nola zaintzen zituen Bideoaren ikonoa
44 Etxeko animaliak berak bakarrik jagon Bideoaren ikonoa
45 Kortako beharrak eta etxekoak bere bizkar Bideoaren ikonoa
46 Udan Belatxikietako etxe batera ganaduekin Bideoaren ikonoa
47 Nebari sardexka sartu izterrean Bideoaren ikonoa
48 Umeak etxean emaginaren laguntzaz Bideoaren ikonoa
49 Esne kondentsatua umeei Bideoaren ikonoa
50 Umeei baba-zopak, purea, ahia eta morokila Bideoaren ikonoa
51 Ume arropak Bideoaren ikonoa
52 Medikua ETAkoen eta poliziaren arteko tiroketan hil Bideoaren ikonoa
53 Azkenengo haurdunaldian hilekoa jaitsi Bideoaren ikonoa
54 Hasieran ez zuten Gizarte Segurantzarik Bideoaren ikonoa
55 Bakarrik zegoela eduki zuen umea Bideoaren ikonoa
56 Zazpi hilabeteko zegoela umea jaio Bideoaren ikonoa
57 Etxe-bataioa Bideoaren ikonoa
58 Senarra ondo bizitzen ohitu zen soldadu egon zen denboran Bideoaren ikonoa
59 Bi seme itsasoan ibiliak; petrolio-ontzian lanean Bideoaren ikonoa
60 Batzarrak mendietan, azeri-ehiza antolatzeko Bideoaren ikonoa
61 Pamitxak nola egiten diren Bideoaren ikonoa
62 Batzarra Belatxikietan San Inazio egunean; azeri-ehiza Bideoaren ikonoa
63 Belatxikietan ermita egiteko ideia nola sortu zitzaien Bideoaren ikonoa
64 San Juanen bi irudi Belatxikietako ermitarako Bideoaren ikonoa
65 Lantegia utzi eta ardiak zaintzera Bideoaren ikonoa
66 Bizkargin ardi-zain Bideoaren ikonoa
67 Semea Morgan artzain; gazta onaren sekretuak Bideoaren ikonoa
68 Gazta asko egin izan du Bideoaren ikonoa
69 Gaztagintza: esnearen tenperatura Bideoaren ikonoa
70 Gaztagintza: legarra Bideoaren ikonoa
71 Legar onarekin gazta ona Bideoaren ikonoa
72 Ardi-ilea, koltxoiak egiteko Bideoaren ikonoa
73 Neguan belardiak alokatu behar Bideoaren ikonoa
74 Ardien gaixotasun txarrena errapekoa Bideoaren ikonoa
75 Ardi beltzaren pasadizoa Bideoaren ikonoa
76 Ehiztari batekin gertatutako pasadizoak Bideoaren ikonoa
77 Senarrak armadan bizitako pasadizoa Bideoaren ikonoa
78 Senarra furrier moduan armadan Bideoaren ikonoa
79 Amamaren etxea Bideoaren ikonoa
80 Gerra sasoian galdutako eskolak gerraostean berreskuratu Bideoaren ikonoa
81 Amamaren inguruko oroitzapenak Bideoaren ikonoa
82 Simon eta Leon osabak Iurretatik Matienarako errepidea egiten Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia