Beharrean jaio eta beharrean hil
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IUR-024-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Iurreta elizateko euskara eta toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti
- Data: 1991(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:23
- Erref: IUR-024/009
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: Alberto Errazti
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
Eukítte geñun mallukiyegas, asko mallukiyak, egun gustietan jute san astóas plásara, kaja(k) kargauta astoan, da eukitte geñun malluki-burue, ólakotxe burúeel, ólakotxe. Sei killoko kajak goxien goxeti ju(e)n bai. Da batze nabasan ni(k) egunien egunien, sei sortzi kaja diariyo, mallukiya, da atzáskalak eukitte nabasau gastaute, odola (d)aiyola, min itte jaten gero, kirtena ebáten, atzeneako gastauta atzaskalak, min de asko eukin dou. Gero pipérra, órrek ikusiko baseko selaku(e) dauen oin, bedarra ebateko dau, e!, or piñuen kontran, a dana piperra eukite geñún, jateko pipérra, piper lodiye, burdiyas(?) ixete aban astiro, da, ostien se saltzen san bes, da olantxe gausa gustiyek, gu bendéja asko eukín ddu.
Ni bier asko indde nau, erosiñei pregunteu émen. Leleko, amabost euki na(b)esen, ebakusiñuen bueltan amasei iã eiñ (n)abesan, gero “tío gerran il san, “tío” gerran il sanien óniño nebie gastie ise san da, aittas neuk ibili bier buruti kargetan, neu karga-deskargan beti, gero nébie piskat asi san da, a defendieta, gero a pe soldau jun bier, ogetasortzi illebete soldau eon bier, aittas neu karga-deskargan. Ni se burdi kargau ta deskargau uán! Da gero nébie soldautzati etorri san da aitta il, da gero átzea be ba bénga! Bierrik txarrena neuetzako ise san gari ebatie da piperrak ittie, se kantidadie ipintte geñun, makurtuta a plantetan, áren piperrak apintte siesenien serúa, da gariye jote sienien iguel. Bier asko, lárrei, bá(k)ixu bierrien jaiyo ta bierrien il.
Egilea(k): Alberto Errazti
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!