Frantziska Egiguren Bereziartua

Iurreta (Bizkaia) (1924-2018)

Biografia

Arriaundi auzoko "Tanborrenekua" etxean jaio zen 1924an. Gurasoak bertakoak izan arren, alde bietako aitonak gipuzkoarrak zituen. Sei neba-arreba ziren, baina lehengusu bat ere beraiekin batera hazi zen, umezurtz geratu zelako. Arriaundin bertan ibili zen eskolan. 13 urterekin Durangoko Legorburu medikuarenera joan zen neskame. 17 urterekin Durangoko "Amilibia y De La Iglesia" estanpazio lantegian hasi zen lanean eta sei urtez jardun zuen bertan. Kaleko bizia egiten zuen. Jesus senarra berak lan egiten zuen lantegian has zedin konbentzitu nahi izan zuen, baina honek nahiago izan zuen mendira joan artzain lanetara. Eta, hala, ezkondu ostean artzaintzatik bizi izan ziren. Jesus senarra Zornotzakoa zen eta ezkondu ostean Eubako Belaustegi auzoan errentero gisa jarri ziren bizitzen. Udan Belatxikietan egoten ziren ardiekin, Miña baserrian, eta neguan Eubara jaisten ziren. Zornotzan baserriren bat alokatzen zuten urtero ardiak edukitzeko bildotsak jaiotzeko garaian. 11 seme-alaba izan zituen, baina zazpi atera ziren aurrera.

Zintak

KodeaDataProiektua
IUR-040 2012 Zornotzako ahotsak
IUR-041 2012 Zornotzako ahotsak
IUR-042 2012 Zornotzako ahotsak
IUR-043 2012 Zornotzako ahotsak
IUR-044 2012 Zornotzako ahotsak
IUR-045 2012 Zornotzako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gerraren inguruko kantapaperak Bideoaren ikonoa
2 Francoren itzulera kontatzen duen kanta Bideoaren ikonoa
3 Gerra sasoiko aldizkariak Bideoaren ikonoa
4 Etxeko ugazabari errenta Bideoaren ikonoa
5 Iturrira arropa garbitzera Bideoaren ikonoa
6 Etxeko animaliak berak bakarrik jagon Bideoaren ikonoa
7 Kortako beharrak eta etxekoak bere bizkar Bideoaren ikonoa
8 Udan Belatxikietako etxe batera ganaduekin Bideoaren ikonoa
9 Nebari sardexka sartu izterrean Bideoaren ikonoa
10 Umeak etxean emaginaren laguntzaz Bideoaren ikonoa
11 Esne kondentsatua umeei Bideoaren ikonoa
12 Umeei baba-zopak, purea, ahia eta morokila Bideoaren ikonoa
13 Ume arropak Bideoaren ikonoa
14 Medikua ETAkoen eta poliziaren arteko tiroketan hil Bideoaren ikonoa
15 Azkenengo haurdunaldian hilekoa jaitsi Bideoaren ikonoa
16 Hasieran ez zuten Gizarte Segurantzarik Bideoaren ikonoa
17 Bakarrik zegoela eduki zuen umea Bideoaren ikonoa
18 Zazpi hilabeteko zegoela umea jaio Bideoaren ikonoa
19 Etxe-bataioa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia