Carmelo Cedrun Otxandategi
Iurreta (Bizkaia) (1930)
Biografia
Oromiño auzoan jaio zen, Etxanoko lurretan dagoen, baina Elizaz Iurreta den alderdian; bizimodua ere Iurretan egiten zuten. Aita Bilbon jaiotakoa, baina Euban (Amorebieta-Etxano) bizi izandakoa zuen eta ama bere jaiotetxe berekoa. Amorebietako futbol-taldean jokatzen zegoela, 18 urtegaz Athleticen debutatu zuen. 16 urtez taldeko atezain titularra izan zen, Jose Angel Iribarri lekukoa eman zion arte. Handik Espanyol futbol-taldera joan zen, eta lau urteren ondoren Estatu Batuetako Baltimore Bays taldera joan zen urtebeterako. Futbol profesionaletik erretiratu eta gero, hainbat talde entrenatzeari ekin zion. Hainbat txapelketako tituluak irabazteko (Liga zein Kopa) bere amak egindako artilezko eskularruak ezinbestekotzat izan zituela esan zigun Carmelok. Bi semeren aita izan zen, horietako batek, Andonik, bere bidea jarraitu zuen atezain bezala. Bere berezko abizena Sedrun da, baina soldadutza etxetik gertu egin zezan, Athleticek abizenaren lehen hizkia aldatu zion. Beragaz egon ginenean berbagai bakarra izan genuen ahotan: futbol profesionalari lotuta bizi izandako garaiak.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IUR-050 | 2014 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute