Itsasondo (Gipuzkoa)

Garai bateko ezkontzak

Garai bateko ezkontzak <p>Orduko ezkontzak tabernan ospatzen ziren. Zuriz janzten ziren emakume gehienak. Banketeetan ondo jaten zen. Ezkondu ondoren emaztearen etxean bizi izan ziren Ordiziako etxea bukatu arte. Etxearen izena aipatzen du. Bi seme-alaben aita da.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ITS-003-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Orduko ezkontzak tabernan ospatzen ziren. Zuriz janzten ziren emakume gehienak. Banketeetan ondo jaten zen. Ezkondu ondoren emaztearen etxean bizi izan ziren Ordiziako etxea bukatu arte. Etxearen izena aipatzen du. Bi seme-alaben aita da.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta orduko bodak nolakok izaten zien, banketek eta itten zien?
- Bai, bai, bai, bai. Bai. Ez dizut esango igual oain askotan aiñe jende izaten zanik, baiño bai, bai. Baiño ordun’e...

- Ze izaten zan tabernan ala etxen itten zan familikokin?
- Ez, ez, ez, ez, ez. Hoi gure gurason ta hoik ya bazkari berezik eta prepatuta ta hoik etxen itten zien, baiño ez, gure garaien ya, gure garaien ya restaurantetan-ta itten zan. Bai, bai.
- Eta, zea, bodako trajek-eta, txuriz? o nola izaten zan? txuriz?
- Bai, ya gure garairako danak danak igual ez arten e, baiño ya orduako gehienak bai, gehienak bai.
- Eta janak eta? Banketeko janak eta?
- Ba, bueno, esango dizut igual… seguruasko uain baiño igual arrai halamoduzko gauza batzuk igual eo, zerbait gutxixo izango zien, baiño bestela oain bezin ondo jaten zan ordun, e. Igual esango dizut, ba, esango nuke igual langostinon kasutan eo ez dakit ze eo, bueno, halamoduzko zea batzutan igual zerbait gutxixeo izango zan, baiño bestela, ba, bestela bazkarie izaten zan solomilloa ta hoi danetatik, ta oaingo estiloa, bazkarie. Oso ondo jaten zan ordun’e.
- Eta ezkondu ta gero bizitzea noa jun ziñen?
- Bizitzea, bueno, ba, Ordizin’e pixue arten bukau gabe zeon, ta andren etxen eon giñen, urtebete baten eo han eon giñen, Ordiziko pixue bukau arte.
- Eta gero Ordizin jarri ziñeten.
- Bai. Ta gero Ordizin bizi izandu gea, lehen kalen, eta oain ba… Oain dala hamasei urte hau erosi gendun. Lau… lau urte osotan, asten taillerren lanen arittu, eta zapatu ta jai, lau urten arreglau gendun o konpondu gendun etxe hau. Eta…
- Zer zan leheno beste baserri bat zan?
- Bai, hau basarri bat zan. Ta zeon... bueno, ez zeon hain gaizki’re, baiño ez zeon ondo.
- Nola izena du honek?
- Aranzegiberri.
- Ta zenbat seme-alaba euki zittuzun?
- Seme bat eta alaba bat. Berrogei urteko semea dauku eta hogeita hemezortzi urteko alaba.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia