Itsasondo (Gipuzkoa)

Ataunen ezkondu eta Espainian zehar ezkon-bidaian

Ataunen ezkondu eta Espainian zehar ezkon-bidaian <p>26 urterekin ezkondu zen Ataunen. Ezkon-bidaiara trenez joan ziren hilabeterako Katalunia, Alacant, Valentzia eta Madril aldera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ITS-003-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

26 urterekin ezkondu zen Ataunen. Ezkon-bidaiara trenez joan ziren hilabeterako Katalunia, Alacant, Valentzia eta Madril aldera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun lanen ibili ziñanen azkena esan diazu…
- E... azkena izan naiz...
- Linternero ibili ziñanen.
- Ba bueno, bai, hemezortzi urtetik hemeretziako mugati hasi ta jubilau arte linternero izan naiz.
- Eta ezkondu, noiz in ziñan?
- Ba hogeita sei urte nittula ezkondu nitzen.
- Nun, Ordizin?
- Ez, Ataunen.
- Ataunen.
- Bai.
- Eta ordun viaje de noviosa…
- Bai, e…
- Itten al zien ordun?
- Bai, bai, bai, bai, bai. Hillabete osoa.
- Hillabete osoa?
- Bai.
- Ez zun eozeiñek ingo ordun, ez?
- Ba seguru asko ez, baiño, bai, guk hillabete osoa in gendun.
- Nik normalen behintzat hamar egun o zazpi egun o astebete o hola aitzen det eta.
- Bai, ba guk hillabete osoa in gendun.
- Ta noa jun ziñeten?
- Ba…
- [...]
- Bai, e, klaro urdun trenez ein gendun ta, kilometriko bat hartu gendun.
- Ze izaten zan hoi?
- Ba, zuk hartzen zendun nahi balin bazenun ehun kilometro itteko ta nahi balin bazenun milla itteko eta nahi bazenun... guk lau milla kilometroko kilometriko bat hartu gendun. Bai. Eta jun giñen ba hemendi, aurrena gauen Iruña jun giñen, eta gero horti jun giñen e… Kataluñan eon giñen bastante lekutan. Zeati nere aldeti nik izeba monja bat baneuken han, eta nere andrean aldeti beste bi bazeuzken, eta, urdun, leku diferentetan nola zeren, ba, hor ibili giñen. Kataluña alde hortan bastante ibili giñen. Ta gero handi Alicantea jun giñen. Alicanten beste egun batzuk pasa giñuzen. Gero Valentzin’e izan giñen.
- Josus, toki asko korrittu zittuzuen!
- Bai. Eta gero Madriden’e, atzeneko ez dakit zenbat egun Madriden pasa giñuzen. Baiño totalen hillabete in gendun. Ta etorri giñen zeati etorri ta handi bi egunea nere lagun baten boda genduken, ta ordun etorri giñen ba ya beste boda batea juteko etorri giñen.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia