Ordizian baltseoan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IKA-001-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Alegiara josten ikastera joaten zen. Eskolatik atera zenean Ordiziara joan zen hiru urtez ontziak garbitzen ikastera. Ordizian baltseoan ibiltzen zen, nahiz eta gero konfesatu behar izan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko martxoaren 25a
- Iraupena: 0:00:50
- Erref: IKA-001/025
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskolara herritik kanpo
Transkripzioa
- Ta, ordun, leheno esan dezu “Corte y confección” ikasten hasi ziñala.
- Bai.
- Alegia, zenbat urtekin hoi? Hamalau bat urtekin esan diazu.
- Ez dakit, gehio igual izango zian e. Zeatiken eskolatik atera ta seittun eon nitzen Ordizin izeba batekin. Ba ez omen zitzaian gustatzen ontzik garbitzea, eta esan zion amak —bere ahizpa zan—, esan omen zion: “Beno, aber honi erakusteionan ontzik garbitzen” eta harekin eon nitzen, Ordizin eon nitzen hiru urtetan. Han itten nun ba balsen mutillekin ta pekatue.
- Ene!
- Eta gero konfesatu in beharra, gauz berdiñe beti.
- Hoi da, hoi da, Ordizin balsen iten uzten zuen.
- Bai.
- Jo, hua pagotxa!
- Bai.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!