Rosario Amundarain Esnaola
Ikaztegieta (Gipuzkoa) (1937)
Biografia
Ikaztegietan jaioa, Benzunzibar baserrian. Aita jaiotetxe berekoa zen eta ama Altzagakoa. Hamar senidetan zortzigarrena izan zen. Hiru bizitzako baserria zen beraiena, eta beste bizitzetako batean zortzi senide ere baziren. Baserriaren ondo-ondotik pasatzen zen erreka, beraz, etxe ingurua haurren bilgune bihurtzen zen atseden uneetan. Horregatik izan du Rosariok umetako garaiko hain oroitzapen ona. Jostun ikasketak egin zituen, eta ezkonberritan, Ikaztegietatik Lasartera joan zen bizitzera, baina urte gutxira itzuli zen berriz jaioterrira. Euskararen aldeko jarrera harro erakutsi izan du beti, ikastolaren aldeko apustu argia eginaz. Urtetan egin du lan etxean, lantegien enkarguak betez, etxera diru gehixeago sartze aldera. Azken urteetan, erretiroa hartuta Ikaztegietan bizi da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IKA-001 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute