Porruak saltzera Bilbora
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGO-003-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Porru asko bazuten etxean, Bilbora saltzera joaten ziren. Zela moldatzen ziren kontatzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 02a
- Iraupena: 0:01:59
- Erref: IGO-003/023
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Herria, azpiegitura » Garraioak » Autobusak
Transkripzioa
-Eta zeu be baserriko gauzak-eta saltzera-eta joaten zinen?
-Bai joaten nintzen, joaten nintzen porru asko, porruak ipini ta asko ta ondo urten ezkero porru denboran goxian bost terdietan edo pasaten zan trena hor bagoiagaz ba tranbie atzean bagoia degula kargamentureko. Ta zuk zakuek sartute garbitu ta prestaute iminten zenduzen txortak eginda etxean bezperan, bezperan edo aurreko egunean, ta eroaten zenduzen zakukadak San Antoneraino. Ta San Antonen bajatu, baia bakarrik joan ezin, ze zakue bajatu orduneran gora eroateko andrak ezin eroan ta [geixei batera] eruten bozu, ta zaku bat bano gehio eroan, ba han behean batemat itxi ezik bi buelta orduko ostu ta hiru-lau lagun junteu ta zureak hiru zaku edo zaku bi ta niretzat nireak be bai ta holaixe. Ta gero bat jagoten behean ta besteak han goien hartu mahaitxuek ta ba pagau ha zera mahaitxue pagau ta gero bakotxa bere zeretara.
-Eta mahaie ze zan, bertan egunien pagatzen zan?
-Bai, bertan josite, uste dot zala holaxe paluek honexek e sarrerako modukoak, bitarte dekunek, listoia ta hutse, listoia ta hutse. Librea, holakoxe zertxuek.
-Orduan, Arratiako jendea-ta San Antonera hara joaten zan saltzera, baserriko kontuak eta saltzera.
-Bai, San Antongo eskilatan itxi, haraxeño eroan ta jagoten egon bata ta besteak eroan. Hemetik aldeko eskilaretatik joan ezkero urrin igo behar goraino ta astiro ein behar, neskak kantsaute deskantsau ta holantxen.
-Orduan beti tranbian, tranbia inportantea zan orduan.
-Bai bai.
Egilea(k): Jaione Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!