Intxortako gudua (1936-1937)
Luzera: 4.51 km
Iraupena: 4 ordu
Deskribapena
1936 eta 1937 bitartean, zazpi hilabetez egon zen frontea Intxorta inguruan, Elgetan. Intxorta 1937 Elkarteak sortutako ibilbidea oinarri bezala hartu eta frontea bertan egon zen bitartean inguruko biztanle eta auzotarren bizitako gertaerak bildu ditugu, ibilbidean zehar entzun ahal izateko. Soldaduak nola eta nondik iritsi ziren, frontearen kokapen zehatzak, tiro eta kanoikada galduak, zaurituak eta hildakoak... lekukoek beraiek kontatuta. Gerrako Ahotsak proiektuan jasotako ahozko testigantzetan oinarrituta.