Elorrio: Gerra Zibileko frontea eta borroka
Luzera: 1.8 km
Iraupena: 90 minutu
Deskribapena
Gerra Zibilean tropa ezberdinek Elorrio eta inguruak nola hartu zituzten eta hau herritarren artean nola bizi izan zen batu nahi izan dugu ibilbide honetan. Besteak beste, tropak non biltzen ziren, salatariak non zeuden, lehenengo bonbak non jausi ziren edota milizianoen kuartelari lotutako kontuak, lekukoek beraiek kontatua. Gerrako Ahotsak proiektuan jasotako ahozko testigantzetan oinarrituta.





