Hondarribia (Gipuzkoa)

Doktrina eta mezak

Doktrina eta mezak <p>Doktrina etxean ikasten zuten. Elizan ere bai, apaizarekin. Doktrina ikasi behar zen Jaunartzea egiteko. Don Migel. Elizara umetatik. Arratsaldetan bezperak izaten ziren. Luistarren kongregazioa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-069-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Doktrina etxean ikasten zuten. Elizan ere bai, apaizarekin. Doktrina ikasi behar zen Jaunartzea egiteko. Don Migel. Elizara umetatik. Arratsaldetan bezperak izaten ziren. Luistarren kongregazioa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta dotriñara ere bai…
-A, bai, doktrina bai, bai, bai.
-Hori nun izaten zen?
-Doktrina itten genun itxian ikasi. Bo, bazien itxiak ikast…, pagatuta ikasten ibiltzen zienak, eta bestela elizara joaten giñen, gero apaizak hartzen zigun, elizara joaten giñenian, goizian, hamaiketan ta hola, ta apaizak hartzen zigun zea…
-Leziyua?
-Bai.
-Ta inportantia zen orduan doktrina jakittia…
-Bai, bai. Denak ikasten genun orduan, e! Denak, orduan. Ez zen iñorr’e geatzen. Denak ikasten genun doktrina.
-Dotrina ikasi gabe e zzen posible jaunartzia eitia?
-A, bai, bai. Hori bai. Bai, bai.
-Komuniyua iteko…
-Komuniyua? Lehemixiko klaro, lehemixiko in bihar duzu /inbihauzu/ komuniyua. Komuniyo haundiya. Lehemixiko iten da komuniyo ttikiya ta gero haundiya. Bai.
-Ta inporta, e, doktriña jakin beharra zegon hori iteko…
-Bai, bai, bai…
-Ta, apaiza, erakusten zuna, doktrina hartzen zuna, zein, nor zen?
-Don Migel. Gizon haundi bat.
-Hoi ze, apaiza.
-Don Migel, ze…
-Ez, ez naiz oroitzen apellidua. Ez, apellidua ez.
-Ayestaran…
-Igual da.
- Ta Don Migel hori nolakua zen? Ondo portatzen zen zuekin, ala gogorra zen?
-Ez. Ondo portatzen zen. Bai. Bai.
-Han ez zuten, apaizak-eta ez zuten errieta itten eta ez zuten jotzen?
-Ez, ez, ez. Jo ta hori behin ez. Ez.
-Ta zuek elizara ume-umetatik joango ziñeten asko…
-Asko, bai, bai. Ta arratsaldian, hirutan ta, juaten giñen, bezperak, bezperak bakizu zer dien? Bisperak? E…
-Errosayua ta…
-Arratsaldian ematen zuten bezperak, zea, elizan, ta jende asko faten zen, gure denboran, arratsaldian, hiruak, hiru terdittan, ta juten giñen denak elizara, denbo haietan.
-Baiña ze izaten zen hori, arratsaldero? Arratsaldero, arratsaldero?
-Ez, ez, ez. [igan] jaietan.
-Jaietan.
-Jaietan, jaietan.
-Eta jaietan, goizian ere bai, orduan, goiz eta arratsalde, batzutan?
-Goizian San Luis [...] giñen. San Luisko mutillak. San Luis…
-Kongregaziyua?
-Kongregaziyua. Bai.
-Eta hori zer zen, illian behin? Kongregaziyua?
-Bai, bai.
-Baiña hori mutikotan? Ez. Gero izango zen…
-Bai. Haundi, pixkat koxkortzera. Bai. Ttikiyak giñala ez. Gero, ez dakit ba, akaso dozena bat urte, ez dakit ba, hamaika urtetik o hola, o… Bai. Komuniyo haundiya in ta gero izango da. Handik, ez naiz hori ondo oroitzen.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia