Eskolako giroa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-069-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Mahaietan binaka eserita. Tinta erabiltzen zuten. Batak zituzten. Zigorrak: erregelarekin jotzen zieten esku puntetan. Euskalduna zen maisua.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko urriaren 21a
- Iraupena: 0:02:02
- Erref: HON-069/007
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Ta eskolan zenbat, orduan, zenbat zeundeten klasian? Edade diferentetakuak batera?
-Bai. […] hoietakuak. Bi, mahaia batian bi giñen beti. Mahai asko ziren, denak biñaka giñen, bai.
-Ta tinta edo ze erabiltzen zenuten?
-Tinta, bai, tinta.
-Tinta?
-Tinta, bai. Aurreko aldian bazien zea ttiki batzuk eta, bai.
-Eta zuek, jantzi, batarik edo erabiltzen zenuten?
-Baita’re, bai, ibiltzen genuen, bai, batak ibiltzen genittun, bai, bai. Batzutan bai, bestetan ez. Biñon batak ibiltzen genitun, bai. Bai. Gero gehiogo. Berandura gehiago. Orduan gu gaxtik giñela, bestela, arropak, geude arropak, batik gabe. Biño gero ibiltzen genitun bata batzuk ere bai.
-Ta maisu hori, Etxaniz, zer zan oso gogorra ala…
-Zerbait gaixki itten bagenuen, jartu behar zenuen hola, potto hola, ta reglakin ematen ziguten ederrak. Hola, hola jarri…
-Bai?
-Bai. Bai.
-Ordun bildurrez eongo ziñeten?
-Euskaldun haundiya zen hura, e! Euskalduna. Bai, beldurra bai, bai, biñon beti bazen, nola asko giñen, beti jotzen zittuen bat o beste o beste, bai.
-Ta belauniko jarri lurrian?
-Ez. Belauniko ez. Ez. Belauniko ez, ez. Ez.
-Ta beti biurriyak eongo zian batzuk, bestiak baiño bihurriaguak zienak, eta haiek…
-Klaro, klaro, klaro. Alde guzitan bezela.
-Esan dezu euskalduna zela. Zuek kantatu eta, eskolan, iten zenuten? Euskerazko kanturik? Euskal kanturik?
-Ez, ez. Ez genun itten, ez. Ez. Kantatu ez.
-Gehio zen leitu, ta numeruak, ta…
-Pizarra haundi batea juan ta zerbaitte eskribittu ta holako gauzak.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!