Jaunartzeko opariak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-059-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jaunartzea egitean bazkaria etxean. Tarta polita egin zioten. Meza liburua oparitu zion izebak; Jaunartze Txikia egin zuenean, bi San Marcos opila oparitu zizkion, baten lekuan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko irailaren 20a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: HON-059/020
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Sakramentuak , Ohiturak eta bizimodua
Transkripzioa
-Eta Jaunartzia in zenunian, gero iten zan ospakizunik, bazkaririk, bazkari espezialik?
-Ez… Itxian iten genun, orduan? Jesus! Oillaskon bat edo oillon bat edo saltsan egin ta gero, hori bai, tarte oroitzen naiz, tarta bat oso pollita, redonduan, ta xago bat, xago bat eskin batian ta bestian ez dakit zer zen, pastelazkua, oso gauz pollita zen! Eta tia Sebastianari bidali zuen zera, beste bat. Tia Sebastiana, gizon hau zan Fermin, attan anaia. Benardinon atta, ama, bueno, haiki. Eta haiei ez dakit zer zen… misal bat, misal bat, txol relijiosuak ziren ta, zera, pastela, tarta, biñon horrela, librua irekiya, ebanjelioa baziren bezela, horrela, oso gauz pollita hareri, beste iñori ez. Attona eta osaba Elias ta tia Zelixa itxera etorri ziren ta… Hori bakarra oroitzen naiz. Ez naiz geyo oroitzen. Ta komuniyo txikiya in nuenian, pues, nere maidiya zen ba, zera, tia Zelixa hori, eta klaro, zera bezela, San… Nola da? Tartako eguna… A bai! San Markos! San Markos egunian nere urteko tarta, ta gañera eman bihar nion berari, eta hartzen zin puska haundi bat, laurden bat beudentzat ta beste hiru laurdenak itxera. Eta egun hartan, urte hartan ein zittuen bi. Bigarrena oso ederra ta izan bihar zuen… Ni esaten jo, aurten bi tarta, klaro, nere komuniyua zelako, regalua hura izango zen. Komunio ttikiya. Ez naiz oroitzen nere komuniyo ttikiya non izandu genuen ere.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!