Aitonak amuak egiten zituen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-059-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aitonak amuak egiten zituen, Donibane Lohizunen saltzeko. Beruna urtu eta aguarinak egiten zituen aitak ere.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko irailaren 20a
- Iraupena: 0:00:47
- Erref: HON-059/012
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Lan-tresnak
Transkripzioa
-Joaten ziren, bueno, itsasora joaten ziren ta nere attonak iten zuen amuak. Askok iten omen zuten horrela, baiña, uain ikasi dut jende askok itten zula, arrantzale askok.
-Amuak, nola?
-Amuak, amuak, zera, arraia harrapatzeko.
- …
- Atuntzakotz o ez dakit, amuak, amuak, eta zera, este, saltzen zittuzten San Juan de Luzen. Hango Xindikakotz, edo ez dakit. Xindika zen hemengo hermandadia bezela. Eta behintzat…
-Ze iten zun urtu ta berak moldiekin ta in, amuak?
-Bai, bai… Nere attak txipiroitako zerak iten zittuen hola molde batekin, txipiroitako, nola izena dute zera hoiek… aboraiñak, aboraiñak. Berunezkuak, bai, beruna urtu eta han, ez dakit nola zen, bi zera ziren ta beuden xoluak, aboraiñan… zera, biek juntatu ta…
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!