Gerra hasi zenean, Hendaiara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-059-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra hasi zenean, aita eta beste bi gizon guardiak egiten jarri zituzten kai zaharrean. Batelak hartu, koltxoiak eta umeak barruan sartu, eta Hendaiara joan ziren. Handik Ziburura. Ama Hendaiara joaten zen arraina saltzera. Tiro-hotsak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko irailaren 20a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: HON-059/003
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Ta gero, pues, klaro… Gerra hasi zenian, pues jarri zuten hura ta bera bezela ibiltzen zena beste bi, pues guardiyan, kai zaharrian bazen kaxota bat erdi hartan, kaxota redondo hura, ta han egoten ziren guardiyan gerra hasi zenian. Ta esan zuten, hasi ziren Irungo bonbardeuk o ez datik zergatikan zen, ba behintzat hartu bere guardapeskako bere batela, Bidasoa izena zuena, ta bere batela Marisol izena zuena, hartu itxeko koltxoi denak, ume denak, arropa denak, eta bi batelatan han joan giñen. Hendaiaño jun. Eta Hendaiako zerian, kamioi bat guri begira. Ta han dena kargatu ta Ziburura joan giñen. Kamioi bat guri begira zertikan, klaro, izeba, aman ahizpa, Ziburun bizitzen zen, gu joan giñeneko zera, bizitza bat alkilatua, ta gañera ama’re joaten zen Hendaiara arraia saltzera, eta nik ez dakit: amaren lagunen batek egiña zen o izebak egiña zen o… Behintzat, kamioi bat guri begira. Ta goatzen naiz, ni gottika lehertua, kamioian atzian, hola, zera, toldukin ta horrelakua izango zen, eta hor gottika lehertua ta ziun! ziun! ziun! Soinu batzuk eta… Ta esaten zuten San Martzialtikan bala galduak zirela. Pentsazu!
-Haraiño iristen zien…
-Frantzira joan giñenian.
-Hendaiaraiño iristen zien balak?
-Bai, bai, bai, bai… Ta gero joan giñen Ziburura, ta han eskolara.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!