Hondarribia (Gipuzkoa)

Aita, ofizio askotan ibilia

Aita, ofizio askotan ibilia <p>Aita portuarra zen. gerra aurretik aduanan ibili zen lanean, eta "guardapesca" ere bazen; arrantzan eta lanpernatan ibiltzea ere gustatzen zitzaion. Bederatzi senide ziren. Guardapesca lana. Egunkari papera jartzen zuen paparrean, eta bizikletan joaten zen guardiara. Karburozko linterna.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-059-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita portuarra zen. gerra aurretik aduanan ibili zen lanean, eta "guardapesca" ere bazen; arrantzan eta lanpernatan ibiltzea ere gustatzen zitzaion. Bederatzi senide ziren. Guardapesca lana. Egunkari papera jartzen zuen paparrean, eta bizikletan joaten zen guardiara. Karburozko linterna.

Transkripzioa

-Ta zure atta nungua zen?
-Hondarbikua!
-Portuarra?
-Portuarra.
-Arrantzalia?
-Ez. Gerra biño lehenago, oseake, zera, ofizinan e… (ofizinan…) aduanan lan iten zuen eta aparte guardapeska. Bi lanak iten zittuen eta ordu bete baldin bazuen libre, arrantzara juaten zen o zerara, mendira joaten… o zerara, o arroketara joaten zen, lanpernetara… Ez zen gelditzen! Ta nik ez dakit nondikan ekarri zittuen bederatzi ume! Ta bi hillak, hamaika.
-Jaten emateko denaki zerbait egin bihar. Jaten ematen denoki zerbait egin bihar…
-Biñon esan nahi dut, ordu guztiyak hartuak, gabaz igual, zera, guardapeska gabaz, egunez ofizinan, eta gero zittuen denborak o batela hartuta andare arrantzara, o arroketara, o lanpernatara. Lapatara, lokesea. Elkasoes geldirik ez egotia.
-Ta guardapeska lana ze izaten zen? Guardapeskak ze iten zun?
-Pues Bidasoatik barrena guardiyan pues zerak, ordun ibiltzen ziren “al robo”, deitzen zuten, arrantzan, korrokoiakin ta horrela pues zera bat, amu, amu lodi batekin ta direkto botatzen zuten ta edozein tokitan itxeki eta, oseake, “una manera mala de pescar”. Nola oain, zera, sariak, zeran, Frantses horiyek, galeaziyak direnak, pues hori horrela. Ta ibiltzen ziren, pues, bizikletakin juaten zen, oroitzen naiz, zera, neguan, jartzen zuen petxuan eta bizkarrian pediodikuakin. Gero arropa jantzi. Ta hanka mutturretan ere bai. Zapatillak baziren bezela, zera: pediodiko puskak ta gero galtzetak. Bizikletakin joaten zen. Hemendikan Behobiño igual juaten ziren; Behobi o Biriatu, nik ez dakit non dan, handik barrena, eta gabaz. Gabaz aitzen zen, ta hotza. A! Ta zea bat, lan… handik etorri giñenian uaindik hemen zen, tia Sebastianak-eta gorde ziguten gauza asko posible zutenak salbatu, armariyuk-eta utzi behar izandu zuten, biño gauza asko salbatu ziguten. Bazuten etxe xar bat, eta han gorde ziguten. Eta han agertu zen…
-…
-E?
-…
-Frantzira joan giñenin, gerra denboran. Eta zera bat: linterna bat attak ibiltzen zuena. Linterna bat ibiltzen zuen attak, horrela joaten zenin bizikletakin guardira, eta zera, karburuakin! Karburua zen halako, nik ez dakit, mezkla zurizko bat hola… gauz… gauz, zuriya’re ez zen. Nik ez dakit. Gris klaro… Bueno. Ta harekin nunbait argiya iten zuen, nik ez dakit nola, ez dut konprenditzen… Han joaten zen bere harekin, eta bere eskopetakin.
-Eskopeta ere beharrezkua…
-Bai.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia