Hondarribia (Gipuzkoa)

Sareko orratzak

Sareko orratzak <p>Hamabost bat urterekin hasi zen sarea josten. lan gutxi zen, eta interina hasi zen ba&ntilde;istekin. Gero, sarera bueltatu zen. 75 urte arte ibili zen. Taulazko orratzak, plastikozkoak eta hezurrezkoak. Tamainak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-050-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hamabost bat urterekin hasi zen sarea josten. lan gutxi zen, eta interina hasi zen bañistekin. Gero, sarera bueltatu zen. 75 urte arte ibili zen. Taulazko orratzak, plastikozkoak eta hezurrezkoak. Tamainak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zuk, hasi ziñenian, zenbat urtekin hasi ziñen sariak josten?
-Nik ez dakit hamabost urte edo zenbat nittuen. Ta gero lan gutxi zen, egunian egun batian lan egin ta hurrenguan deus ez, ta gero hasi nitzen hor goian bañistakin, itxe batera juaten nitzen lanera, udan. Ta gero ya hasi zen barku zera gehiogo, arraia gehiogo ekartzen ta gauzak, barko gehiogo in zuten, ta ya lajatu nuen bañistak ta hasi nitzen ya sarian. Urte asko eman ttut. Hirurogeita bost urte arte mixi egondu nitzen. Ta gero, jubilatu. Ta bakizu, gu han egotiakin, jubilatzen den andria, pues bestiak ez ziren konten egoten. Ta horrela in giñan, ni juaten nitzen, beste hiru bat urte in nittuen, bai. Esaten nion nik jefiari: zuk lan asko duzunian niri deittu, biño lan gutxi duzunian niri ez deittu, zertikan ez naute ondo beiratzen ta. Bai.
-Orduan, hamabost urtetatik sariak josten…
-Bai, bai, hamabost-hamasei urte, bai.
-Ta zu hasi ziñenian, orratzak…
-Ez dut aleik ere, e! Ez dut aleik-aleik ere.
-Ez?
-Aleik ere! Ahizpak bai badittu, gure ahizpak, hor Bar Rafaelen goian. Nik aleik [ere]. Ez guraize ta deus, deus, deus ere! Ez dut. Esan […]: ez dut gehio deus ere jakin nahi sariana.
-Ez?
-Ez gero miñez egondu nitzen eta […] esan zin fateko pixkat laguntzera beste hiru gaztiari, ta hark ematen zien guraiziak. Ta bestela ya gehio ez nitzen fan. Gero izandu nuen zera bat, petxuan, eta in ziaten operatu, ta gero ya ez nitzen gehiogo fan. Biño ondo banitzen, Jesus Maria! Fango nitzen, sarera! Asko gustatzen zien. Asko, asko, asko.
-Ta nolakua zen orratza leheno? Plastikozkuak izaten dia baiña lehenago?
-Mixiko zugun taulazkuak, biñon txoill aguro hautsitzen ziren. Ta gero ekartzen zittuzten plastikuan. Ta gero bazen gizon bat, ondarrutarra, hark itten zuen ez dakit zer ekartzen zuen ta harek itten zuen, orratzak itten zuen. Ixurrezkuak itten zittuen. Fuertiak.
-Hezurrezkuak?
-Bai. Fuertiak, bai. Ondarrutar bat etorri zen honara neska, hemengo neska batekin esposatu zen, ta andria zuen, pues, sarian ibiltzen zena, ta hark, hasi zen zeak itten ta oso fuertiak izaten zien haiek.
-Hezurrakin?
-Bai. Oso fuertiak.
-Ta ze hezur erabiltzen zun? Animalin batena?
-Bai. Zera izaten zuten, nola ibiltzen zien han, zera joka mendiyan, zera, tutua joka-ta ibiltzen ziela ta… Ez duzu behin’e sumatu hori? Mendiyan ibiltzen zen, zera, agarra batzuk bezela ziren. Hemen ikusten dire uan […]. Haiekin egitten omen zuen. Ez dakit. Kurioso gogorra zen aldez-aldez, e! Bai.
-Bai. Ta bestiak, taulazkuak, e…
-[Aldiro] hautsitzen ziren. Biñon uan dire denak plastikua. Bai. Uan denak, e!
-Zer zeuden, tamaiña diferentetakuak?
-Honelako ttikiyak, gero haundixoguak, ta gero haundiyaguak. Eta armatzeko izaten ziren haundiyak. Haundiyak. Hoinbeste bai. Honela. Bai. Bai.
-Eta nola dute izena? Orratzak?
-Orratzak, bai. Orratzak.
-Sarerako orratzak?
-Sareko orratzak.
-Sareko orratza.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia