Kontserba lantegiak II
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-046-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Antxoa garaian emakume asko ibiltzen zen kontserba lantegian. Burua kendu, eta barrikatan jarri, gatzarekin. Pisua jartzen zioten gainean. "Muera". Atuna nola prestatzen zuten. Ramon y Carranza enpresa.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 25a
- Iraupena: 0:02:19
- Erref: HON-046/022
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Arrain fabrikak
Transkripzioa
-Ta hor, fabrika hoyetan, antxua garaian, ibiliko zan jende asko lanean…
-Bo! Pilla bat.
-Emakumiak?
-Bai. Iya dena. Gizona bat o beste bazen, biñon iya dena andria. Andria.
-Ze iten zuten, burua kendu…
-Burua kendu ta “empacar”. “Empacar” badakizu zer den, ez? Gero barrikan jarri denak, denak buruz honara, esan nahi dut, atze aldia hara, ta bestiak dena itten zuten enpakatu, dena ondo. Eta jarri illera bat eta gatza bota; jarri beste illera bat ta gatza bota. Ta gero itten zuten, barrikak zuen tapa bat redondua, biñon, sartzen zen barrure. Ta jartzen zuten gero harriyakin pisua, gaiñian, istutzeko.
-[…]?
-Bai. Ta horrek irauten zuen ba, ba, hillabetetan ta zea, gero muera, likidua zen, botatzen zen ura, ta itten zen muera. Muera horrek idukitzen zuen antxua urtetan, ez zen galtzen. Usai ona botatzen du, gaiñea.
-Bai?
-Ta gero hori ematen zuten asko, esan tzut, Italiara, hemendik.
-Eta atuna? Atuna ere bai?
-Atuna saltzen zen hemen asko. Baiñon ematen zuten tanbien, bai, kanpora, nonbaitte.
-Nola iten zuten atuna, oliyotan?
-Atuna itten zuten, burua ta tripak kendu, ta gero baziren, sobre todo hemen etorri zen empresa bat, “Ramón y Carranza”, hoiek ziren, zuten en, Zeutan o hor zuten fabrika haundi bat. Handik etorri, harek alkilatu zuen fabrika hau. Horrek itten zuen pillo gogorra, ta horrek bialtzen zuen dena kanpora, atuna einda, ya bukatua, latatan, e! Biñon tonelada asko, e! Asko.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!