Hondarribia (Gipuzkoa)

Kontserba lantegiak

Kontserba lantegiak <p>Andregaiaren familia Ondarroako zen, eta kontserba lantegia zuen Hondarribian. Bi lantegi zeuden: Ruiz eta Manterola. Etxean ere egiten zituen kontserbak jendeak. Italiara saltzen zuten asko. Antxoa eta atuna. Prezioak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-046-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Andregaiaren familia Ondarroako zen, eta kontserba lantegia zuen Hondarribian. Bi lantegi zeuden: Ruiz eta Manterola. Etxean ere egiten zituen kontserbak jendeak. Italiara saltzen zuten asko. Antxoa eta atuna. Prezioak.

Transkripzioa

-Ta esan diazu fabrika hori, eskabetxeria, Honadarribian bi zeudela.
-Bai. Ruiz eta bestia Manterola. Gero itten zen konserba asko Hondarrabiyan “en los bajos”, itxian bajotan ere bai.
-Salmueran?
-Bai. Barrikatan-ta salmueran jarri, gatzatan, antxua, ta gero itten zan, hori nahasitzen zanian, antxua, normalmente, oso-osorik o leike ere, itten zuten burua kendu’re bai, antxuari, salatzeko. Burua kendu ta tripak kenduta. Ta hori, burua hori botatzen zuten, baserritarrek ematen zuten, zelairako ona da. Eta bestia, gatzetan gatzittu ta hori saltzen zen asko “a Italia”. Ta han itten zuten horrekin “filetes de anchoas”, ta filetiak, pilla bat.
-Fabrika hoietan, eskabetxerietan, ze iten zuten, antxoa ta atuna ere bai?
-Atuna’re bai. Baiño antxoa gehiago. Zertik orduan antxoa zen nahi hainbeste. Nahi hainbeste antxo. Nahi hainbeste. Ez zen saltzen, askotan, ekarri arraia ta ez zen… zelaira botzen zuten. Baiño antxo Haundiya, ederra, e! Ez zen saltzen. Ta baliyo, pagatzen zuten… Uain kilua pagatzen dute hiru euro. Hiru euro, e! “Que son quinientas pelas”. Ta orduan hemezortzi kilok, potua, zen neurri bat, hemezortzi kilok baliyo zuen zortzi pezeta. “Dieciocho kilos”, e, potua, zortzi pezeta. Zazpi, zortzi, hor ibiltzen zen. Sei’re bai. Hamabi ere bai, klaro.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia