Hondarribia (Gipuzkoa)

Amona Estefanaren arrandegia

Amona Estefanaren arrandegia <p>Amona Estefank arrandegia zuen, San Pedro kalean, beste bi emakumerekin. Bentan erosi edo Pasaiatik ekartzen zuten arraina. Legatza. Eguneko arraina. Jela-tokia; jela Irundik ekartzen zuten. Lehendabiziko benta eskola bihurtu zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-037-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amona Estefank arrandegia zuen, San Pedro kalean, beste bi emakumerekin. Bentan erosi edo Pasaiatik ekartzen zuten arraina. Legatza. Eguneko arraina. Jela-tokia; jela Irundik ekartzen zuten. Lehendabiziko benta eskola bihurtu zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zure gurasuen lana? Amak ze ite zun?
-Amak ezer ez. Itxian. Amona… zuen arrandegiya, amonak.
-Nun zuen arrandegiya?
-Itxian bertan, beheko… entresueluan.
-Ta nola zun izena arrandegi horrek?
-Izenik ez zuen.
-Ez zuen? Ta nola esate ziyoten?
-Arrandegiya!
-Arrandegiya. Bakarra zen orduan Hondarribian?
-Ez, ordun baziren… gehio izango zien, noski! Baiña, gure amona ta, amona ta beste bi lagun, hiru lagun zien parte zutenak arradei hartan.
-Nola zun izena amonak?
-Amona Estefana.
-Estefana. Amona Estefan ata bestiak ze zian, beste bi emakume?
-Bi emakume, soziyo zien, bi-hiruken artian irukitzen zuten.
-Ta ze itten zuten, bentan erosi?
-Bentan erosi edo Pasaitik ekarri. Arrastero gauzak, hemen ez zen ordun leatzik eta hola ez zeon orduan. Dena ekartzen zen Pasaitik. Hemen bertakua zen txardiñak, antxua, berdela, txitxarrua, bertakua. Leatza ta hoiek denak, arrosela ta hoiek denak Pasaitik ekartzen zien honara. Hemen atzamaten zen, […], arrosela, biño gutxiyo.
-Orduan, amonak ite zun erosi eta gero arraindegian saldu.
-Bai.
-Eta jende asko ibiltzen zen?
-Bai, jendia ibiltzen zen. Jendia… Beste bat zen… Ez naiz oroitzen. Bestia baizen… Amonana bai, amonana badakit.
-Ta arraia fresko eukitzeko, jela, izotza…
-Ez, ez, ez. Dena frexkua zuten. Dena Pasaitik ekarriya, egunekua. Gero, ez bazen saltzen, orduan jelan tokiyan sartzen zuten hurrungo egunekotz. Sobrantia.
-Jela nundik ekartzen zuten?
-Irundik. Zugasti. Jela Irundik ekartzen zen. Ez zen hemen eitten. Gero […], urte asko pasa ta gero hasi zien jela eitten.
-Ta arraia ekartzeko Pasaitik?
-Kamiona.
-Kamiona?
-Bazen kamionakin ibiltzen zienak, arraiak ekartzen-ta. Juaten zen lagun bat ta Pasaitik, ba, kamiona ekartzen zuten.
-Eta bentatik arraia eramateko zer zuten gurdin bat ala…
-Nun? Han, Pasaian!
-Bai baiña hemen bertan erositakua?
-Hemen bertan erositakua? Eskuz.
-Eskuz?
-Eskuz.
-Karron batekin ala…
-Klaro, karron batekin. Hemen antxua ta berdela ta horiyek eskuz ekartzen zen gehiena. Zertik hemen bertan baitzen kaia. Ez oain bezala han urruti. Hemen bertara ekartzen zen dena. Hemen bertan itten zen benta, hemen eliza nola dan portuan? Hor?
-Bai.
-Hor onduan itten zen benta arraiana. Mixiko benta zen, gero jarri zuten benta hartan gure eskola. Mixiko bentan, mixiko benta zena, jarri zuten gero gure eskola. Ta gero in zuten eliza onduan beste benta.
-Eta lehenbixikua nun zen? Ze tokitan?
-Lehemixikua… Oan bakizu non den zera, anbulatoriyua?
-Bai.
-Hor zen.
-Hor zen?
-[Anbulatorixa], hor zen gure eskola.
-Ta zuk ezagutu zenun eskola benta bezela? Benta… eskola jarri aurretik?
-Ge... Eskola aurretik zen benta. Ta eskola zen, mexiko eskola nun…

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia