Hondarribia (Gipuzkoa)

Eskolako kontuak, gerra aurretik

Eskolako kontuak, gerra aurretik <p>Eskola. Lehenengo portuan ibili zen, Julia maistrarekin, eta gero Donostiako Etxaniz maisuarekin. Erdaraz ikasten zuten eskolan. Apaizak joaten ziren doktrina ematera, euskaraz. Maisua gogorragoa zen haiek baino. Nazionalista zen, baina erdaraz erakusten zien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskola. Lehenengo portuan ibili zen, Julia maistrarekin, eta gero Donostiako Etxaniz maisuarekin. Erdaraz ikasten zuten eskolan. Apaizak joaten ziren doktrina ematera, euskaraz. Maisua gogorragoa zen haiek baino. Nazionalista zen, baina erdaraz erakusten zien.

Transkripzioa

-Maixtra batekin. Maixtra batekin portuan. Han, harek in zigun maixtra batekin eskola, ta gero pixkat haundittu giñenian etorri zen maixtro bat Donostitik. Donostitik etorri zen, Donostiko semia, gure eskola maixua.
-Eskola berrira?
-Eskola berrira.
-Eta nola zun izena bestiak? Maistrak?
-Maistrak uain e… Señorita Julia!
-Eta nungua zen?
-Hura ez dakit! Ez dakit nungua zen, urte asko hemen eman zittuen.
-Hor neskak eta mutillak elkarrekin eoten ziñeten, eskolan, señorita Juliakin?
-Ez dut uste. Mutil hutsak uste dut. Ez naiz oroitzen hori. Hori ez naiz oroitzen. Orduan ttikiya nintzen, e! Zenbat urte izango nittuen? Lau-bost urte?
-Ta euskaraz ala erdaraz ikasten zenuten?
-Erdaraz.
-Erdaraz?
-Haundittu… zera, Donostikuakin ere erdaraz eitten genun. Ta bera euskalduna zen, maixua. Baiña erdaraz itten genun gehiena. Ta gero etortzen zen apaiz bat, egun…,astian bi…, dotrina ematera. Harek bai, harek euskaldunez.
-Dotriña euskalduna?
-Bai.
-Ta nola zun izena maisuak, Donostikuak?
-Etxaniz.
-Etxaniz?
-Etxaniz.
-Eta apaizak?
-Apaizak baziren lau edo bost baziren. Bat etortzen zen, hurrun bestia igual, Don Antonio, Don Pedro, Don Juakin… etortzen zien apaizak diferentiak. Tarteka diferentiak, apaizak.
-Ta apaiz batzuk, esaten dute, gogorrak zirala. Dotriña ez zekiñari egurra ematen ziotela…
-Apaizak? No.
-Ez?
-Egurra eman? Ez. Ez zigun guri… dotrinaik ez bagenun ikasten… Maixuk bai! Eskua hola jarri ta hola jarri ta… maixuk bai!
-Apaizak ez, orduan…
-Apiazak? No. Apaizak ez dire, ondo portatzen zien.
-Ondo… Eta maixua gogorra?
-Apaiza, maixua, eskolatik ez zen atetzen mutil bat “sumar”, “restar”, “multiplicar” ta “dividir” ikasi gabe. Ez zuen nahi eskolatik iñor atetzia hori ikasi gabe, maixu harek.
-Eta kastigatu iten zun?
-O! Ta nola gaiñera! Eskua hola jarri ta liburukin, liburukin jarrita…
-Belauniko?
-Belauniko. O! A! Jo’re bai, e!
-Bai?
-O!... Bai. Hortako ona, eskola erakusteko ona zen. Ta bera euskaldun haundiya zen, e! Bera nazionalista izugarriya zen, Euskadikua.
-Baiña…
-Erderaz erakusten zigun.
-Erderaz erakutsi beharko zun…
-[Erakutsi] hala in beharko zuen!

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia