Igandetan jai eta mezara goizean goiz
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-018-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolara egunero joaten zen, etxean lanik ez bazegoen. Igandetan bakarrik izaten zuten libre; orduan mezara joaten ziren goizean goiz Iruna izebarekin. Harainoko bidea nola egiten zuten azaltzen du. Etxean bazuten erlojua ordua jakiteko.
- Auzoa: Jaizubia
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko ekainaren 14a
- Iraupena: 0:01:44
- Erref: HON-018/007
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Aparatuak, objektuak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak
Transkripzioa
-Zuek, eskolara, zu ze juten ziñan, aste, astian egunero?
-Bueno, bai, ez baldin bazen igual behian aurrian ibilli behar o hemen lanian, pues egunero juten giñen eskolera, egunero juten giñenez, bai.
-Ta larunbatetan ere bai?
-Bai. Uste dut baietz. Ordun bai. Bai. Bai. Ordun bai. Bai. Bai. Igandetan ez, biño…
-Eta igandetan?
-Ez. Igandetan libre. Libre izaten giñen.
-Igandetan mezetara?
-Bai. Ta oso goiz. Hemen, esan zattut, nere izeba bat bagenun, [Sorosketako] bat, pues seitako mezea Irunea. Juaten giñen. Ta ez zeon uain bezelako biderik ta zea, argiya, farola, zea, kandela bat jarri farolan, hura pixtu, zapatak boltsa batian, zetik bide txarrak zien, hor Anakaiño, frentian, han zapatak kanbitu, sasi bazterrian gorde, farola itzali, han gorde, ta seittun mezea goizian, faten giñen. Biaje asko. Biaje asko, bai.
-Orduan oso goiz jeikitzen…
-A, bai, bai, seitun. Harek, hua ez zen deskuituko. […] seitako mezea fateko.
-Eta erlojurik bazenuten, zuek, etxian, ordua jakiteko?
-Bai. Bai, uain’e badago hor, uaindikan’e, eakutsiko zattut geo, hor, relojo haundi bat, dena tan-tan! Nola jotzen zuten? Uaindik hor, ez da martxan, miño kotserbatzen dut, hor. eakutsiko zattut geo, bai, relojua.
-Ta horrekin?
-Bai. Horrek jotzen zun bi bider. Kan, kan, tan, orduak jotzen zittun. Hori salan.
-Ta izeba, orduan, egongo zen…
-A bai, bai, izeba […],ez zen deskuittuko, ta guri eju in ta “benga, muitu-ta, beandu da-ta…” Aide! Bai.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!