Hondarribia (Gipuzkoa)

Antxoak nola harrapatu eta saltzen ziren

Antxoak nola harrapatu eta saltzen ziren <p>Antxoatan egiteko hegaztiei asko begiratzen zitzaien. Itsasoan mantxa gorri bat ikusten zen, antxoak gora irteten zirenean. Hara joan, sarea bota eta poltsa baten antzera jasotzen zen gora. Handik salabardoarekin ateratzen dira arrainak ontzira. Antxoa gero bentan saltzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Antxoatan egiteko hegaztiei asko begiratzen zitzaien. Itsasoan mantxa gorri bat ikusten zen, antxoak gora irteten zirenean. Hara joan, sarea bota eta poltsa baten antzera jasotzen zen gora. Handik salabardoarekin ateratzen dira arrainak ontzira. Antxoa gero bentan saltzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

… ekusteko arraiak non saltatzen zuen, o txoriyak ze itten zuten…
-Nola segitzen zan? Antxoa ikusteko zer egiten zan ardoran, o txoriak beiratu o…
-Bai, txoriyak beiratu ta gero iten zen atera mantxa bat gorri gorriya, eta hura dena antxua da. Bere [aiñaldi] tenperaturakin iten da gottittu. Eta “hara, hara, hara! Gorriya! Gorriya!”. Ta “nun?”, ta “han!”. “A, bale, bale, guazen!”. Bota, harriya, hartu, eta bira, bira, bira, makinillakin, eiten da etorri horrela, eta hori itten da gero hola jartu. Hola, boltsa bat bezala. Hola, boltsa bat bezala, eta han, gero, salabardukin, salabardua jakingo duzu /jakingouzu/ nola den, zera horrelakukin, boltsan, sartu, hartu ta bota.
-Salabarduakin?
-Bai. Bota.
-Saria ez zan ekartzen ontzira?
-Bai. Saria ekartzen duzu /ekartzentzu/ ontzira, ta gero halatzen zen ta boltsa bat gelditzen zen han, ta handik itten da arraia hartu eta kubiertan behera bota. Kubiertan behera bota, bete ta guazen itxera.
-Saltzera?
-Bai. Ta itxera etorri ta […] muestra ematen genun, holako xistoak baziren, espartzukin eiñako xisto batzuek, oain hemen ez da ikusten halakorik…
-Oain plastikua…
-[…] erdiya bezela itten genun muestra eman. Muestra eman. Gero, benteruak, benta hemen zen, hemen… Benterua, etortzen zen ta “bueno, ze barku?” ta “holakua”, “hori?” “holakua”, “holakua”… jartu, ta gero konpradoriak sartzen zien, denak ixerita, konpradoriak denak, eta benteruak esaten zuen: “hogei pezeta”. Ta batek “kraaaa!”, bola bota, “kraaaa!”, tal, tal, tantos arroas.
-Lehelen botatako bola?
-Bai. […] bola, hainbeste arrua, holako preziyotan, hori.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia