Hondarribia (Gipuzkoa)

Aita Corellatik etorria

Aita Corellatik etorria <p>Aita Corellakoa zen. Euskal Herrira etorri zen marinarekin soldadutza egitera eta amaren senideek hartu zuten gero beraiekin baporean lan egiteko. Akilino Hondarribian jaio zen. Beraiek zortzi senide ziren, lau mutil eta lau neska.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita Corellakoa zen. Euskal Herrira etorri zen marinarekin soldadutza egitera eta amaren senideek hartu zuten gero beraiekin baporean lan egiteko. Akilino Hondarribian jaio zen. Beraiek zortzi senide ziren, lau mutil eta lau neska.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta jaio, esan diazu, bertan, Hondarribin.
-Bai. Jaio bai. Ta gurasuak, zen, atta zeakua, Corellakua.
-Corellakua?
-Bai. Eta Corellatik etorri zenian, Donostira, erregiakin hor serbitzen ibilli zen, serbiziyuan, ta gero jarri zuten, “franco de ría” ematen zutenian, […] egiten zen honuntz etorri, ta egin zun hor andria.
-Zure ama…
-Bai. Zure ama. Eta atta hemen geldittu zen. Izandu gera denbora haietan zortzi. Zortzi. Lau neska ta lau mutil. Zortzi.
-Zortzi senide?
-E?
-Zortzi senide familian?
-Bai. Zortzi, zera, izandu gera: lau mutil eta lau neska. Zortzi izandu gera. Ta gaiñera ttikiyak, ta hura mantentzeko […], atta-ta lanian ibilki-ta, ogiya’re justu-justu ekartzen-ta, hola ibilli giñen.
-Eta zure aita hona etorri zanian zer egiten zun? Arrantzalia zan edo zertan egiten zun lan?
-Ez, ez. Zera, marinan, Donostiyan zerbitu zuen, eta gero honuntz, gero gurasuak, andrian aldetikan, zea, anaiak eta zera in zuten hartu.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia