Hernialde (Gipuzkoa)

Herriko festak

Herriko festak <p>Gerratik bueltan herriko festetara joaten ziren. Asteasuko bat ttun-ttun jotzaile izaten zen eta dantzasokan ere ibiltzen ziren. Baltsean berriz, ezin. Beste solaskide batek parte hartzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HRA-001-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerratik bueltan herriko festetara joaten ziren. Asteasuko bat ttun-ttun jotzaile izaten zen eta dantzasokan ere ibiltzen ziren. Baltsean berriz, ezin. Beste solaskide batek parte hartzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta goguan dazkazu baita’re Hernialdeko festak adibidez nola izaten zian, zuk han gerratik bueltatutakon, ze festa klase izaten zan Hernialden?
- Juan Joxe: Han nabillela?
- Ez, ez, zu etorritakon, behin bueltatuta, festetan-ta ez ziñan ibili?
- J.J.: A, etorritakon, bueno, gu hantxe, tirriki-tarraka, besten modun-eo segi. Hor ibiltzen giñan, Herniyoa zala ta…
- Ze festa klase izaten zian? Hemen Ama Birjiña egunian?
- Andrea: Ama Birjiña egunian.
- J.J.: Bai, bai, ttunttun jotzaillek eta eskutako soiñuba’re bai ta, izaten zian. Bai.
- Zein etortzen zan o?
- J.J.: Asteasuar[...], zeak, ttuttun jotzaillek, asteasuarrak.
- Andrea: Behintzat ttunttun bi etortzen zian, txistuba ta zean. Gero dantza-soka’re izaten zan. Sueltua. Agarratua ez zan…
- J.J.: Ez, joiño!
- Baltsen ibilli ezkero kongregaziotik fuera!
- Andrea: Bai, fuera.
- Zuei´re esaten zizuen hoi? Mutillei pakeago utziko zizuen.
- J.J.: Bai, bai, guk ez…

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia