Juan Joxe Imaz Mujika
Hernialde (Gipuzkoa) (1919)
Biografia
Hernialdeko Galardi baserrian jaioa, zazpi senidetan bigarrena da Juan Joxe. Gurasoak ere Hernialdekoak bertakoak zituen. Baserrian lan egin izan du beti, soroan, ganaduarekin... Tolosara sarri-sarri joan ohi zen, egurra saltzera gehienbat. Eta Donostiara ere bai, perretxikoak saltzera. Baina bidaiarik handiena, dudarik gabe, soldaduskan egindakoa da. Izan ere, hemezortzi urte bete berritan eraman zuten gerrara Juan Joxe, 1937an, eta zazpi urtez ibili zen soldadu gisa. Aragoan, Katalunian, Andaluzian... Ostera, ordea, Hernialdera itzuli zen, jaiotetxera, eta geroztik han bizi izan da beti.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
HRA-001 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute