Antonio Zabalaren "Auspoa" bilduma
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HER-092-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2023(e)ko maiatzaren 24a
- Iraupena: 0:01:49
- Erref: HER-092/004
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Aisia » Kultura » Bertsolaritza , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Aisia » Kultura » Idaztea
Transkripzioa
- Antonio Zabalak bilketa hori egin zuen garaian bertsolaritza ez zegoen oso... bueno, ondo ikusita. Ez dakit, baina bai pixka bat baserritarren kontu moduan ikusten zela edo...
-Bai, bai. Bueno, beharbada ez da... beharbada ez da horrela. Nik hau pentsatzen det, baina beharbada ez da horrela. Baino pentsatzen det lehen esan dudan berdina, ez? Ba filtro berdin hoiek: eliza, frankismoa, eskola... Emakumeak era batekoak izan behar zuten eta gizonak ere izan behar zuten era batekoak. Eta hor ez zan kabitzen bertsolaritza. Eta emakumeentzat kabitzen ez zan bezela, ba, gizonak ere berdin. Bertsolaritza lotzen zan alferkeriarekin, mozkorkeriarekin, ez dakit zerekin. Pentsatu daiteke ere, ez dakit, aisialdia txarra al dan; edateak zergatik hain urduri jartzen zitun hori batere gustuko ez zutenak. Ez? Eta inkulturarekin lotzen zan baserri mundua eta arlotekeria. Eta hori dena zer zan ere? Beharbada beraiek nahi ez zituzten mezuak ondo ikusita zeuden giro bat? Ordun, zergatik gutxietsi izandu da bertsolaritza? Noiz eta nork eta zein estamentuk gutxietsi dute? Ze garaitan? Eta, ordun, gizonei hori eragin zien eta emakumeei are gehiago, ba, are konnotazio okerragoak zeuzkalako emakumeen kasuan. Ez? Ordun, jaso degun bertsolaritzaren ondarea da hori dena, filtro edo zigor hoiek denak jaso ostean iritsi zaiguna. Ordun, ba, gauza gutxi esan dezakegu. Eta beti esaten da: "Bai, eske emakumetaz oso gutxi dago". Bueno, eta gizonetaz asko dago, edo? Ez det uste ere asko daukagunik iraganari buruz bertsolaritzari buruzko gizonena ere ez det uste asko jasoa dagoenik.
Egilea(k): Aditurekin automatikoki transkribatua






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!