Hendaia (Lapurdi)

Aita nahi gabe erresistentzian

Aita nahi gabe erresistentzian <p>Jakin gabe laguntzen zion aitak erresistentziari.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-006-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jakin gabe laguntzen zion aitak erresistentziari.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Gero, berex, resistentzi hori e. Ba. Mais, hor ere... hor ere gue aitak in du eskapada ederra, e! Biltzen al zuten bate faltik gabe. Bizi zen etxea Hendaiako mairena zen, [de] Lannepouquet. Eta izigarri gizon ona zen bordarientzat. Errenta ttiki batekin pagatzen zuen urtia. Eta ez dakit aitak bazakien, ez dut uste bazakien resistentziya bazela’re, eta egiten zuela’re. Badakizu, laborariak lana iten zuen bere etxian, eta bee difikultatiakin eta dena. Bon. Eta illunarretan etortzen zen gizon batekin, De l’Etoile deitzen zen gizon hura, [...] zuen harek. Harek autoan ekartzen zuen. Berak ez zuen autorik. Bazuen, beharbada, mais ez zen autuan etortzen. Eta gue etxean gelditzen zen eta erraten gintuen “Aita hor da?” ta “Ba, behia jaisten ai da”. Ta bon, guk erraten giñun: “Aita, nausiya hemen da”. Ta aita, badakizu, lehen bezala, nausi bateri errespetuz, bee kapelua kentzen zion eta “jaun mera” eta… Ez zakien eskuaraz. Eta erraten zion: "Tu vas m'accompagner chez le général Brutinel". “Général Brutinel” hori zen Bordaberriko nausiya, kanadiena zen, hura ez zuten ukitzen ahal, e! Harek ez zuen... kanadiena zen. Eta, mais, han iten zuten billera, resistentziyakuak, dudaik’e, dudaik gabe gero irakurtu dut nik e! Kanadien horrek ere resistentziya egiten zuela. Eta erraten zion "Euh... il faut que tu m'accompagnes chez le général Brutinel, mais pas par la route eh, par les sentiers". Ta bidexkaz, larrez erematen zuen aitak eta horra. Eta gero norbait... norbaitek laguntzen zuen, doike. Eta gero... gero mera arrastatu zutelaik, gero denborakin ikusi gintuen zer egiten zuten bilkura hortan, ze. Mais, gelditu... hortako jende anitzek zerbitzu handiya egin dute, been irriskuakin jakin gabe, bate jakin gabe. Guk obusa bezala!

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia