Hendaia (Lapurdi)

Hendaiako judutarrak

Hendaiako judutarrak <p>Jostun familia bat zen Hendaian, judutarrak. Hauen arriskua zela eta alabak ihes egin eta gurasoak harrapatu egin zituzten. Emakume heldu bat ere bazen, etxean armak zituena. Extefanaren ahizpari eman zion hauetako bat, ondoren aitari emateko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-006-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jostun familia bat zen Hendaian, judutarrak. Hauen arriskua zela eta alabak ihes egin eta gurasoak harrapatu egin zituzten. Emakume heldu bat ere bazen, etxean armak zituena. Extefanaren ahizpari eman zion hauetako bat, ondoren aitari emateko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero juduak. Juduak ez ditugu aipatu, Hendaian bazien juduak.
- Baziren?
- Bai.
- Bazen komunitate bat edo?
- Ez, ez, ez. Ez, ez. Familia bat. Familia bat, jostunak zien. Taileurrak. Gizon arropak josten zituzten. Eskolako... eskola haundi hori, karrikan, Gaztelu Zaharren, hor zuten been zera... taileura. Eta alaba bat zuten, Arlette. Eta jakindu zutelaik bertzetan juduak biltzen zituztela, alaba igorri zuten noapait gordetzeat. Eta berak bilduak izan ziren. Eta gero bertze andre xahar bat —justuki nere ahizpa zaharrena neskato egotu zen andre xahar bat zen hori— nik enakin judua zela andre hori, eta hori berritz, bon, sentitu zuen geldituko zutela, edo bixita izin zuela. Eta bazuen arma etxian, bazuen pistola ttiki bat [pullita], eta ahizpa, esniakin gaten zen ahizpa, gan zen esnia eremateat, eta erran zion egun batez “Attend petit, tu me prends un pistole, et tu le caché bien a la posche” eta “kasu egizu bidian e, kasu egizu bidian e! Badakizu armak gaur egun... ta erraozu aitari etxian ungi gordetzeko etxian e!”, “Baietz”. Ahizpa, ta gero irri iten zuen berak, pasatu omen zen Hendaiako plazan... Portuko birian bizi zen andre hori. Ta Hendaiako plazan Hotel Imaz dena alemanek hartua zen ta han bazen zentinela, [...], bee etxola ttikiyan. Haren aintziñean pasa omen zen espes bee buruari erranez “Hik badakik zer duten nik zarpan?”. Gaztia, hemeretzi urte, hemezortzi-hemeretzi urte. “Badakik zer duten nik zarpan?”. Ta, bon, mais, lanjera, bistan da, lanjera izigarria zen, zaldiya erori edo alemanek kontrola bat egin edo... izaten ahal zen. Eta, beraz, etorri zen ungi, ta aitari erran zion: “Aita, Madame Vellerrek eman nau pistola ttiki hau”. Aitak behatu zion: “Tristia! Hau zarpan etorri zara Hendaiatik?” eta “Bai. Ta ungi gordetzeko erran nau, e!” ta bon, “Ekazu! Ekazu”, ta aitak gorde zuen teila ta zuren artian, teila gaiñian. Eta gero kanpain xahar hori utzi ginduelaik nere semia gan zen, bazakin istorioa. Eta gan zen atxeman nahi zik, ta nik’e nahiko nuen ikusi, e! Mais... ez dugu atxeman.
- Ez?
- Han hura... desagertu zen doike. Holako gauzak... holako lanjerak bazien, mais... bon.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia