Hendaia (Lapurdi)

Behorra bizikletaren truke

Behorra bizikletaren truke <p>Soldadu alemaniarrei behorra bizikletagatik trukatu zien Josefinek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-006-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldadu alemaniarrei behorra bizikletagatik trukatu zien Josefinek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Eta gero, hemen bertze neska batek in zuen golpia. Etxeat etorri zen eta Berekoetxeko San Martin “ton, Josephine, zera... gure zaldia, behorra, ere ereman dute alemanek!”, “Behorra ereman dute alemanek?”, “Ba” “Eta uai nola gan behar dugu esniakin?”, eta “Ba, ba…”, “Eta badakizu nunguak zien?” eta “Ba ez dakit, Abadiakoak nik uste, Abadiako gaztelukoak nik uste” aitak erran zion. Ta “Bon, ta Pantxesen bizikleta seileruan da?” ta “Ba”, anaien bizikleta, “Ganen niz Pantxesen bizikletakin, eta atxeminen dut nee behorra eta ekarriko dut ba nik etxeat”. Ta gan zen bee anaien bizikletakin, eta bon, soldaru on baten gainean erori zen doike, bizikleta truk utzi zion behorra etxeat ekartzen. Eta gero, bon, hoi egia da, mais, ez da axpaldi erran nion “Errazu, Josephine, eta zure aita kontent zen zuk behorra eskuratua, e!” eta “Ba”, “Eta gero jendek ze erran zuten?” ta ba “Ze inporta du jendek ze erran zuten?”, “Ta, ba, bixtan da, deus onik ez, doike! Ongi zinela, doike! Mais nik ez dut sekulan entzun hori”. Eta, ba, hola.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia