Hendaia (Lapurdi)

Bi soldadu aleman mozkor ate joka gauez

Bi soldadu aleman mozkor ate joka gauez <p>Bi soldadu aleman mozkor agertu zitzaizien etxean gauez, ate joka. Nonbait gehiegi edan eta ez zuten haien ostatuko biderik aurkitzen. Iratzeko bordan zuten ostatu, eta Extefanaren aitarekin egin zuten harainoko bidea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-006-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bi soldadu aleman mozkor agertu zitzaizien etxean gauez, ate joka. Nonbait gehiegi edan eta ez zuten haien ostatuko biderik aurkitzen. Iratzeko bordan zuten ostatu, eta Extefanaren aitarekin egin zuten harainoko bidea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Beste istoria bat erran behar zaitut, bi soldaruna, bi soldaru alemanena. Hortako ez zen beti bizi errexa, bizitzen giñen pixkat... batzuetan’e... Gauerdi zen, eta gue quarterrian bazen ostatu ttiki bat, Haizabia. Eta gauerditan atia jo zuten, gue etxeat, ta bortizki jo zuten. Eta denak atzarri giñen, aita jaiki zen, bi aleman, bi soldaru aleman, edanak. Ostatu ttiki hartan. Eta haiek zien tunela gardiatzen zuten gizon hoiek, soldaru hoiek, Iratzeko bordan bizi zianak. Mais, bidia ezin atxeman zuten. Jautsi zien kornixat, kornixa beste herrian da ostatu hori, eta, beraz, galdu zien been etxeat sartzeko. Eta aitari erran zioten “Monsieur, vous voulez nous accompagner?”. "Et puis euh" esplikatu zioten “tunel, tunel”; aitak konprenitu zuen kuxian Iratzeko bordako soldaruak ziela, eta aita partitu zen haiek biekin, mais larrian goiti eta etxerik ez zen, toki deskartia. Ama, beti izitua hura, zer pasako zen, zer pasatzen al zen, eta atzarrarazi zituen, atzarriak zien, bi ahizpa zaharrenak ta erran zioten: “Aita... aleman soldaruak zien, eta Iratzeko borda... Iratzeko bordakuak, eta aita heiekin gana da. Izitzen naiz, zernahi pasa ditake eta, zoazte ondotik, mais heiek ikusi gabe”. Ez dakigu been kolerakin zer egiten al zuten, e! Eta segitu zuten Iratzeko borda agertu arte, eta bon, baietz. Ta gero, ohartu zien halere aitak bi alabak bazituela ondotik etorriak, ta etorri zaizkoten nere bi ahizperi erranez “Madmoiselle, [...] tué papa”. Eta bon, aita bere bi alabakin sartu zen etxeat, eta soldaduak gan zien been etxeat. Holako zerak izaten zian. Eta gero, egiya da soldaru alemanak diziplina haundikoak... bazien e, diziplina haundiya zuten soldarus hoiek, hoiek edanak izenagatik ez zuten bate intentzione txarrik, e!

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia