Hendaia (Lapurdi)

Euskararen balioaz alabari esker ohartu zen

Euskararen balioaz alabari esker ohartu zen Alaba irakasle du, euskaraz, Urruñako ikastolan. Horrek euskararekiko beste ikuspegi bat eman dio. Izan ere, alabak euskaraz irakasten hasiko zela iragarri zionean, bere barruan zerbait aldatu omen zen. Bera euskaraz aritzeagatik eskolan zigortua zeneko garaiak eta oraingoak alderatuta, hauxe etorri omen zitzaion burura: "Hara, hi ere norbait bahintzela hire euskararekin!" Orduan konturatu omen zen bere euskalduntasunaz.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-001-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Alaba irakasle du, euskaraz, Urruñako ikastolan. Horrek euskararekiko beste ikuspegi bat eman dio. Izan ere, alabak euskaraz irakasten hasiko zela iragarri zionean, bere barruan zerbait aldatu omen zen. Bera euskaraz aritzeagatik eskolan zigortua zeneko garaiak eta oraingoak alderatuta, hauxe etorri omen zitzaion burura: "Hara, hi ere norbait bahintzela hire euskararekin!" Orduan konturatu omen zen bere euskalduntasunaz.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Eta gero neetzat izan da nere argitze bat eskuararen gainean alabak erakutsi du, erakasle izan da, eskuarazko… eskuaraz, Urruñako eskolan. Eta, egun batez, senarrakin nitzen han nere lanian, […], saltegi bat baiginduen eta deitu ninduen eta "Ama, baduzu —ez da aspaldi gauz hortaz, e? Hogeta hamar urte?— ama, baduzu kadira bat jartzeko?” ta “Ba, zertako?” ta “Jar zaite. Eskolan eskuaraz erakutsiko dut!”, “Aaa. Zuk eskuaraz erakutsiko duzu eskolan?? Eta ni "punni" egon naiz eskuaraz hitz bat in nuelako?" Eta orduan, nere buruan baitan, nere baitan, pasa zen zerbeit "A! horrax zure norbeit… —ez, ez nun hola pentsatu—, hi ere norbeit bahitzela hire eskuararekin!" Eta hartu nuen halako… Ez dakit nola erran hitz hori, ez dut esplikatzen ahal. Bon, izaite bat banuela nik ere, nortasun bat, nere nortasuna hartan sentitu nuen. Alegiya, eskuaraz banakila, eskualduna nitzela, eta nere etxeko mintzaira hura zela bakarrik, eta ni're Hendaiakoa nitzen nere eskuararekin. Eta hortan izan nuen nere nortasun gisa bat.

Egilea(k): Eneritz Ceballos

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia