Baionatik irtendako barkua Hego Ameriketako kostaldean urperatu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HAZ-001-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
'Katxo' ezizeneko hazparnetar baten bertso batzuk oso famatuak egin ziren. Kontatzen zuen Baionatik irten eta Pasaian hainbat bidaiari hartutako barkua nola hondoratu zen 1842an Hego Ameriketako kostaldean, 270 pertsona itoz. Barku horretan zihoazen senar-emazte gazte batzuen istorioa. Senarra ito zen eta alarguna ezbehar horretatik bizirik irtendako gizon batekin ezkondu zen. Xehetasun ugari aferaz. Senarra hegoaldekoa zen eta Lujanbio zuen abizena. Baliteke Maialen bertsolariaren senidea izatea. 'Galerianoren kanta' Bordaxurirena dela esan ohi da, baina beraren ustez bertso horiek ere Katxorenak dira.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 25a
- Iraupena: 0:04:37
- Erref: HAZ-001/016
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Xan Aire
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Bertsolaritza , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Gertaera izugarriak eta ezbeharrak
Transkripzioa
Ta gero baziren ere Katxoren kantuak hor, Katxo, Katxoren kantuak eta partitu baitzen untzi bat, Baionatik, 1842an, eta gero, hondatu zen, hondatu zen, Hego Ameiketan, eta han, baziren senar emazte batzu, hiruehun lagun ziren ta hiruehun horietarik, berrehun eta hirutan hogei ta hamar ito ziren. Castillejos, berrehun legua, lekua... Castillejos izena duen uharte batean, uharte ez, arroka batzuen kontra joanik. Hondatu zen untzia, barkua. Eta bakarrik bizirik atera ziren hirurogeita hamar lagun. Ta hoiek oro Baionan ziren lehenik sartuak eta gero Pasaian ere. Eta ito ziren, beaz. Bainan baziren bidaia hortan, izenak hor dira, baziren senar-emazte batzu, batek izena zuen Itzia, gizonak, ta bestiak Zabaltzagarai; Joana. Eta erori zen ureat Joana Zabaltzagarai, lehenik. Gizonak salto egin; Itziak. Itzia ito ta Joana salbatu. Bainan gero, uhainek bildu zuten, borobildu, eta ura bazterrean salbatu zen. Ta nola ezkonduak ziren biak, hemen, urtarrilean Hazparnen. Hor hartu zuen hegoaldeko batek bere langile gisa, eta gero ezkondu zen bizirik atera zen hegoaldeko batekin. Eta, nor zen hura? Lujanbio. Lujanbio, Pasaian igoa zena salbatu zen, eta Intxauzti izena zuen dendari batek, jostun batek hartu baitzuen jostun bezela, jostun ona zelakotz Joana Zabalatzagarai, ezkondu zen gero, harri esker ezkondu zen Lujanbiorekin. Eta heldu baita urte bat barne bi aldiz ezkondu zela, elizaz eta legez behar zen bezela; alargundua Itziarenganik, ezkondu zen Lujanbiorekin. Istorio hori beti gogoan dut egun batez beharko diodala Lujanbio andereari kondatu, "erre" egiten baitu iparraldekook bezela, nik uste familian hori ikasia dukete beharbada Zabaltzegarai ene familiarenganik! Galda niezaoke berari. Ikusiko baldin bauzu ni behin nola ene erragoiozu. Lujanbio hori ez da hortan bukatzen. Gero izan naizelarik han, ikusi baitut toki hori non gertatua den, ezarria baita, karrika batean, han, "Rue Leopoldine Rosa". Barku harek "Leopoldine Rosa" zuen izena. Baionatik partitu zena ta [...]" Tradition de Pais Basque", Francisc Michelek egina baitu, hor badira Katxok eginak dituen pertsuak. Eginak ditu handik.
- Handik...
- Handik. Buenos Airesetaik. Heldu da berria, beraz, untzi hori hondatu dela. Eta hori kantatzen du Katxok. Ta hori zertako? Katxo hori Hazparne Katxoteikoa baita. Katxoteiko auzoan zein da ere gertatzen? Galerianoaren etxea ere hor da. Ta berifikatu dut, Galerianoa Katxoteirat joan dela beste'at beheretik, eta Katxo zela lehen auzo Galerianoaren, Bordaxuritarren familiari hurbil. Eta beaz erraiten du, bueno, "kanta ditzaten... harriz kargaturik"... Hola, Hazparnen kanta ditzaten... […]. Bainan, nere ustez, hor dugu Haritchelarrekin eztabaida, nere ustez, leküak ikasten batutzu, ikuste'utzu Katxo dela egin dituena pertsu horiek. Beste batzuk baititu ere berak inak, "nahi baldin bagira hil eta salbatu". Zer da hor, ezen Hazparneko lehen misionesten mamia? Heien predikuen mamia. Entzuten zituen nola mintzo ziren orduko misionestak, "nahi baldin bagira hil eta salbatu", heien teoloxia guztia hor da, ene ustez.
- Handik...
- Handik. Buenos Aireseti. Heldu da berria, beraz, untzi hori hondatu dela. Eta hori kantatzen du Katxok. Ta hori zertako? Katxo hori Hazparne Katxoteikoa baita. Katxoteiko auzoan zein da ere gertatzen? Galerianoaren etxea ere hor da. Ta berifikatu dut, Galerianoa Katxoteirat joan dela beste'at beheretik, eta Katxo zela lehen auzo Galerianoaren, Bordaxuritarren familiari hurbil. Eta beaz erraiten du, bueno, "kanta ditzaten... harriz kargaturik"... Hola, Hazparnen kanta ditzaten... [Nik etzakit]. Bainan, nere ustez, hor dugu Haritchelarrekin eztabaida, nere ustez, leküak ikasten batutzu, ikuste'utzu Katxo dela egin dituena pertsu horiek. Beste batzuk baititu ere berak inak, "nahi baldin bagira hil eta salbatu". Zer da hor, ezen Hazparneko lehen misionesten mamia? Heien predikuen mamia. Entzuten zituen nola mintzo ziren orduko misionestak, "nahi baldin bagira hil eta salbatu", heien teoloxia guztia hor da, ene ustez.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!