Hazparne (Lapurdi)

Teologiak munduaren mugimenduari jarraitzen dio

Teologiak munduaren mugimenduari jarraitzen dio <p>Teologiak munduaren mugimenduari jarraitzen dio. <em>Xalbador</em> bertsolaria izan omen da beren teologoa, eta amarekin ikasitako kantuak bere katixima.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HAZ-001-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Teologiak munduaren mugimenduari jarraitzen dio. Xalbador bertsolaria izan omen da beren teologoa, eta amarekin ikasitako kantuak bere katixima.

Transkripzioa

Eta nahi banu egin teologia beste tesi bat, ordüan egin nezake, preseski, nola aldatu diren gauzak… Teologiak segitzen du munduaren mobimendua. Eliza munduan da, eta beraz, munduaren mobimenduari segitzen da eta hoiek oro... Zue aitatxik, nere ustez errainen dut, zue aitatxi izan da gue teologoa. Zue aitatxi izan da, zen ta teologoa ez du esan nahi seindua dela, teologua da norbait, Jainkoa nor izan ditake, guetzat, nor da Jainkoa guetzat. Eta jainkoak, bakotxak behar du bere ideia egin, nor den Jainkoa berarentzat. Eta kondatuko dautzut, gero, horiek oro, ene gogoan, kondatzen daizkitzuten istori horiek oro nik bizi izan ditudanak baitira, zeren, beaz, ttipia nintzelarik erraten dautzut amarekin eta kantatu, kantu hoiek oro, horie izan dira ene katixima.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia