Abereentzako buru-estalkiak egiten Hazparnen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HAZ-001-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zaldientzako buru-estalkiak egiten zituzten Hazparnen. Frantziako iparraldean saltzen ziren. Kanaletan zaldiak ibiltzen ziren barkuak tiratzen burdina edo ikatza garraiatzeko, eta abereei burua estaltzen zieten horretarako. Ez zen tailerrik, etxeetan egiten zen lana.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 25a
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: HAZ-001/008
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Xan Aire
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Industria motak » Ehungintza, oihalgintza
Transkripzioa
Kaputxak ere egiten ziren. Kaputxak. Bainan ez, ez enkaputxatuak edo kaputxadunak orai... Bai, batzutan ikusten dudalaik fotografietan, pixkat, orai, beste hitz bat da erabiltzen Frantzian, nahi baitute debekatu emazteen arropa, begien, bon... Hori...
- Burka famatua?
- Burka famatua. Bon... Arabak eonak dira Hazparnetik hurbil seuraz'e baina ez; etzen hori. Beste oihal bat babazen, kaputxa, Hazparnen egiten zena ta saltzen zen Frantziako iparraldean, zen ta han, Frantziako iparraldean, han egiten baitzen lihoa, eta han egiten baitzen oihala ere. Bainan han egiten baitzen ere hango kanaletan, egiten baitzen ikatza buru batetik, burdina bestaldetik, altzairuaren egiteko behar baitziren kanal hoietan, urbide hoietan, zaldiekin, [...] Buloñeko, "Le bulone", dira behi batzu, idi batzu, "Bulonesak" deitzen dienak, Buloñekoak, zen ta hoiek tiratzen zituzten zirgada batzuekin, tiratzen zituzten barkuak eta hor harria, edo burdina, edo ikatza, Frantziaren iparralde batetik besterat, beste bururat, kubritzen zuten, eta bazterretik, zirkada hoien [...] behar ziren edo zaldiak, edo behorrak, edo zaldi haundiak, edo behi handiak, eta gizon batzuek, kaputxa buruan egiten zuten bide hori, bide bazter, bazterreko bide hori, zirgada hoiek ekartzeko. Ta Hazparnetik joaiten ziren harat, hamalauko gerla arte, bederen. Hara. Hori ere jakiteko da.
- Eta, fabrikak eta baziren?
- Eta beraz, Fabrikaik ez. Etxetan iten zen.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!