"Ezkondu eta ezkongai"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GOI-017-049 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
"Ezkondu eta ezkongai" bertso sorta polita kantatzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 15a
- Iraupena: 0:00:54
- Erref: GOI-017/049
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bertsoak
Transkripzioa
Ezkondu eta ezkongai,
guztiak ondo bizi nahi,
dirua degunian jai.
Goizian diru kontatzen,
tabernarako prestatzen,
bazkari onak topatzen.
Kafiak hartu, kopak edanez,
edari fiñak jokatzen,
egiñik eztet ukatzen,
Orain ezpaiñak nekatzen,
sardiñ hezurrak txupatzen.
Familiako buruzagiak
kontu gehiago ere bai.
Lehen ardo edaten lasai
orain urrutitik usai
etxian nago andre zai.
- Hoi re bakarren batek kantatuko zun ba?
- Eztakit zeinek kantatu...
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!