Donostia (Gipuzkoa)

'Txirrita'ren bertsoak II

'Txirrita'ren bertsoak II <p><em>Txirrita</em>k botatako bertso batzuk abesten ditu, bere "testamentua" ere ba omen du etxean, baina ez omen du irakurtzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-148-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txirritak botatako bertso batzuk abesten ditu, bere "testamentua" ere ba omen du etxean, baina ez omen du irakurtzen.

Transkripzioa

- Beste batian, ama esnia saltzera juten emen zan, ta `Txirrita´ hau gau guzin parrandan ibilita, bere lagunakin. Ta ama. Ta amai bertsua:

Atso lepa luze bat
hua dek nee ama,
Errenterian zeukak
sorgiñaren fama;
soñian jazten dixkik
hiru edo lau gona,
ni gaixtua nauk baiñan
bera ez dek ona.

Amai. Aber.

- Bertso hauek nun ikasitakuak dia? Entzunda? Jendiai entzunda?
- Entzunda! Etxian badakat `Txirrita´n testamentuba´re, baiña ez det sekula letzen. Ijituan bertsuak-eta, horrek kristonak zittun. Aber. Oain beste bat segidakua, hoitakua. Emen zian zazpi senide ta aitta ta ama, beatzi. Ez, bost senide ta aitta ta ama, zazpi. Ta zazpi lagunentzako beatzi sardin-zar. Ta amantzako, badakizu, aitta ta amantzat bina ta bestiantzat bana. Ta `Txirrita´k:

Zazpi lagunentzako
beatzi sardiña,
hau ez da familirako
gauza berdiña;
guretzako bana eta
zuentzako biña,
aita jan egin dezagun
bat eta erdiña.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia